J. Arangurenen Villancico al Nacimiento de N.S.J.C.

MUSIKA ERLIJIOSOA

Musica Sacro Hispanaren Suplementos Orgánicos, 1922

MUSIKA INSTRUMENTALA

Campagnola (Tango Canzone), (Lugano: Casa Musicale Eguskia, 1934)

MUSIKA ARINA

FUNTSA A93 – FAUSTINO SARASOLA LIZARRIBAR


Faustino Sarasola (1873-1929) Errezilgo organista izan zen. Organista titularra izanik, 1913an parrokiako organo berria inauguratu zuen. Paraleloki Herriko kasinoan pianoa jotzen zuen. 1919an Euskal Udalen Biltzarreko zerrendan Udal Idazkari gisa azaltzen zen.
Funtsean eskuidatzitako eta inprimatutako erlijio partiturak biltzen dira, Errezilgo parrokian kultuan erabiliak izan zirenak, eta bestalde Errezilgo kasinoan erabilitako musika arineko partiturak.

FUNTSAREN FITXA

IDENTIFIKAZIOA

  • Erreferentzi-kodea: ES RE A93
  • Izenburua: Faustino Sarasola Lizarribar
  • Datak: 1892 – 1950
  • Tamaina eta euskarria: 2,4 m (14 kutxa)

TESTUINGURUA

  • Sortzailearen izena: Sarasola Lizarribar, Faustino (1873-1929)
  • Korporazioaren historia / Datu biografikoak: Faustino Sarasola Errezilgo organista izan zen. Organista titularra izanik, 1913an parrokiako organo berria inauguratu zuen. Paraleloki Herriko kasinoan pianoa jotzen zuen. 1919an Euskal Udalen Biltzarreko zerrendan Udal Idazkari gisa azaltzen zen.
  • Sarrerari buruzko datuak: 2000n Karmelo Sarasola Alkain, Faustinoren semeak, funtsa Eresbili dohaintzan eman zion.

EDUKIA ETA EGITURA

  • Garrantzia eta edukia: Funtsan eskuidatzitako eta inprimatutako erlijio partiturak biltzen dira, Errezilgo parrokian kultuan erabiliak izan zirenak, eta bestalde Errezilgo kasinoan erabilitako musika arineko partiturak.
  • Antolamentua: Funtsa honela sailkatzen da:
    . Erlijio musika: Mezak; Requiem mezak; Jainkoari obrak (Latinez, euskaraz, espainieraz); Gabonak; Garizuma; Maria; San Jose; San Ignazio  martxa; Purgatorioko Arima; Albumak; Batzuk.
    . Musika instrumentala: Organoa; Pianao; Batzuk (Ahotsa eta pianoa, koruak, orkestra); Didaktika; Dokumentazioa.
    . Musika arina: Musika arina;Programak; Aldizkariak
  • Eskuratzekoak: Ez da sarrera berririk aurreikusten

IRISPIDEA IZATEKO ETA ERABILTZEKO BALDINTZAK

  • Irispidea izateko baldintzak: Kontsulta libre
  • Kopiak egiteko baldintzak: Aldez aurretik eskatuz, erabilera eta ikerketa pribatuko soilik
  • Dokumentuen hizkunta (k) / Idazkera (k): Latina, espainiera
  • Deskribapenerako baliabideak: Inbentario informatikoa

GAKO-HITZAK

  • Lugares: Régil – Errezil
  • Temas: Didaktika musikala / Koru musika / Saloirako musika / Organo musika / Piano musika / Ahots eta pianorako musika / Herri musika / Musika erlijiosoa