FUNTSA A78 – RADIO NACIONAL
Radio Nacional de España-ren zentro igorlea 1961eko irailean inauguratu zen. 1989an La Voz de Guipuzcoa (Radio Cadena) irratiarekin elkartu zen, 1957an sortu zena. 1991ko uztailaren 24an Eibar-eko Radio Juventud irratia itxi zen, 1953an sortu zena eta bere fonoteka Donostiako irratira eraman zuten.
Iragarkietako soinu erregistroak, bai eta 40 urtetan irratiak igorritako musika klasikoa biltzen da funtsean.
FUNTSAREN FITXA
IDENTIFIKAZIOA
- Erreferentzi-kodea: ES RE A78
- Izenburua: Radio Nacional de España. Donostiako irrati-etxearen fonotekaren disko-bilduma
- Datak: 1957 – 1999
- Tamaina eta euskarria: 35.517 disko (78 b.m 158 arbelezko disko, 33b.m.-ko binilozko 7812 disko, binilozko 27410 single eta 128 disko konpaktu).
TESTUINGURUA
- Sortzailearen izena: Radio Nacional de España. Emisora de San Sebastián
- Korporazioaren historia / Datu biografikoak: Radio Nacional de España-ren zentro igorlea 1961eko irailean inauguratu zen. 1989an La Voz de Guipuzcoa (Radio Cadena) irratiarekin elkartu zen, 1957an sortu zena. 1991ko uztailaren 24an Eibar-eko Radio Juventud irratia itxi zen, 1953an sortu zena eta bere fonoteka Donostiako irratira eraman zuten.
- Historia artxibistikoa: RNE-ko fonotekaren funtsa 1961az geroztik sortzen hasi zen. 1989an Radio Cadenaren funtsak gehitu zitzaizkion eta 1991ean Radio Eibar-enak.
1997an Joaquin Manzanok, RNEko soinu teknikariak, RNE-k Easo Kaleko egoitza utziko zuela eta handik aurrera musika guztia Madriletik igorria izango dela aipatu zien artxiboko arduradunei. Egoitza berrian zuten leku arazoak zirela eta 1998an funts hauek Eresbilen utziak izan ziren. Sarreraren unean inbentario bat atxikitzen zen: F: 78 b.m.-ko diskoak. Jatorria: Radio Juventud Eibar (Donostian emandako zenbakiak) orrialdeak: 517-519; C: 17 cm-ko diskoak (45 b.m.) Zenbakirik gabe (errepikatuak…), orrialdeak 520-525, 599; B 25 cm-ko diskoak. Jatorria: La voz de Guipuzcoa , orrialdeak 436-466, 516, 599, 536; D 25 cm diskoak. Jatorria: RNE – Emisora San Sebastián: 516, A 30 Cm-ko diskoak (33 b.m), Jatorria: La Voz de Guipúzcoa, Orrialdeak: 467-515, 536-602; 30 cm-ko diskoak (33 b.m.), Jatorria: RNE – Emisora San Sebastían, Orrialdeak 599, 602; [E] 33 b.m.ko diskoak, jatorria: Radio Eibar, orrialdeak 515, 599-600; [CD] disko konpaktuak, jatorria: Radio Nacional, orrialdeak: 603-605. - Sarrerari buruzko datuak: Lagapena, 27 kutxa ekainaren 18an, 4 kutxa uztailaren 16an eta 2 kutxa 1998ko uztailaren 21ean.
EDUKIA ETA EGITURA
- Garrantzia eta edukia: Iragarkietako soinu erregistroak, bai eta 40 urtetan irratiak igorritako musika klasikoa biltzen da funtsean.
- Antolamentua:
3 atal ezarri ziren: lehena 78 b.m-ko disko eta single-ak, bigarrena “L” hizkiarenkin LPak, eta “C” hizkikoa disko konpaktuak, guztiak currens zenbakien bidez sailkatuak. - Eskuratzekoak: Funts itxia
IRISPIDEA IZATEKO ETA ERABILTZEKO BALDINTZAK
- Irispidea izateko baldintzak: Kontsulta libre
- Kopiak egiteko baldintzak: Aldez aurretik eskatuz, erabilera eta ikerketa pribatuko soilik
- Ezaugarri fisikoak eta betekizun teknikoak: Zenbait disko oso erabiliak izan dira baina orokorrean egoera onean aurkitzen dira.
- Deskribapenerako baliabideak: Katalogo informatikoa FileMaker-en 1999 eta 2001 bitartean.
GAKO-HITZAK
- Lekuak: Donostia – San Sebastián
- Gaiak: Folklore espaniarra / Irrati fonoteka / Soinu grabazioak / Jazz musika / Herri-musika