Antonio Lozanoren Prontuario de Armonía (Zaragoza, 1887)

METODOAK

C. Worsleyren Valse Charmeuse (San Sebastián: Casa Erviti)

AHOTSARAKO PARTITURAK

R. Villarren Tres melodías, para canto y piano

AHOTSARAKO PARTITURAK

A. Goyaren Un suspiro, gitarrako (Bilbao: L.E. Dotesio)

PARTITURAK

FUNTSA A38 – ROMAN ETA CARLOS BERECIARTUA


Roman Bereciartua Telleria Zegaman (Gipuzkoa) jaio zen. Aizarnako lehen organista eta maisua izan zen eta beranduago Angiozar-en (bere garaian Elgeta).
Carlos Bereciartua, bere semea, Erregileko organista izan zen. Funtsak Bereciartua sendiaren partituren bilduma jasotzen du. Solfeo, piano, harmonia eta txisturako metodoak biltzen ditu eta piano, organo, erlijio musika eta musika arineko partiturak.

FUNTSAREN FITXA

IDENTIFIKAZIOA

  • Erreferentzi-kodea: ES RE A38
  • Izenburua: Roman eta Carlos Bereciartua
  • Datak: ca. 1904 – ca.1953
  • Tamaina eta euskarria: 0,6 m. (4 kutxa, 137 unitate dokumental)

TESTUINGURUA

  • Sortzailearen izena: Bereciartua, Roman ; Berciartua, Carlos
  • Korporazioaren historia / Datu biografikoak: Roman Bereciartua Tellería Zegaman (Gipuzkoa) jaio zen. Aizarnako maisu eta organista izan zen eta beranduago Angiozar-ekoa (oraingo Elgeta). Carlos Bereciartua bere semea, Erregileko organista izan zen.
  • Sarrerari buruzko datuak: Rafael Bereciartua, Errenterian bizi zena eta Carlos Bereciartuaren hiloba zenak, fondoa dohaintza moduan Eresbileri eman zion 1991ean.

EDUKIA ETA EGITURA

  • Garrantzia eta edukia: Bereziartua familiaren partitura bilduma. Solfeo, harmonia, piano eta txistu metodoak ditu eta piano, organo, erlijio musika eta musika arineko partiturak.
  • Antolamentua:
    Métodos de solfeo
    Métodos de armonía
    Métodos de piano
    Métodos de txistu y flauta
    Método de violín
    Partituras de piano y órgano
    Reducciones de ópera
    Partituras para voz
    Música ligera
    Partituras para flauta y guitarra
    Partituras para clarinete
    Revistas
  • Eskuratzekoak: Ez da sarrera berririk aurreikusten

IRISPIDEA IZATEKO ETA ERABILTZEKO BALDINTZAK

  • Irispidea izateko baldintzak: Kontsulta librea
  • Kopiak egiteko baldintzak: Aldez aurretik eskatuz, erabilera eta ikerketa pribatuko soilik
  • Deskribapenerako baliabideak: Katalogo informatikoa

GAKO-HITZAK

  • Pertsonak: Roman Bereciartua (??-1922) / Carlos Bereciartua
  • Lekuak: Aizarna / Angiozar (Elgeta) / Errezil-Regil
  • Gaiak: Didaktika musikala / Piano musika / Ahots eta pianorako musika / Herri musika