Félix Sistiaga

(1896-1972)

Félix Sistiaga-ren Sinfonía, orkestra sinfonikoarentzat

FÉLIX SISTIAGA-REN KONPOSIZIOAK

Félix Sistiaga-ren Primicias, bandarako obertura

FÉLIX SISTIAGA-REN KONPOSIZIOAK

Félix Sistiaga-ren En pos de sus huellas, “Miniaturas Marianas”, bakarlari, abesbatza eta hari-orkestrarako

FÉLIX SISTIAGA-REN KONPOSIZIOAK

FUNTSA A34 – Félix Sistiaga


 

Félix Sistiagak (Donostia, 1896 – Donostia, 1972) Donostiako Udal Musika Akademian eta Madrilgo Kontserbatorio Nazionalegian burutu zituen musika ikasketak. 1913an Donostiako Udal Bandan sartu zen eta 1923an bertako zuzendariorde izan zen. 1935ean Madrilgo Kontserbatoriora itzuli zen Bandarako instrumentazioa eta transkripzioa ikasteko. Donostiako Kontserbatorioko irakasle izan zen bai eta Marista ikastetxeko organista.
Fondoak Félix Sistiagaren jatorrizko obrak biltzen ditu, sinfonikoak, bandakoak, korurako erlijio musika edo haurrentzako eszena musika.Erea berean, beste autoreen lanak ere biltzen ditu. Laburpena: 183 eskuidatzitako partitua eta 14 inprimatuak.

FUNTSAREN FITXA

IDENTIFIKAZIOA

  • Erreferentzi-kodea: ES RE A34
  • Izenburua: Félix Sistiaga
  • Datak: 1823 – 1970
  • Tamaina eta euskarria: 1,8 m (12 kutxa, 197 unitate dokumental)

TESTUINGURUA

  • Sortzailearen izena: Sistiaga Altuna, Félix (1896-1972)
  • Korporazioaren historia / Datu biografikoak: Felix Sistiaga 1896an jaio zen Donostian. Donostiako Udal Akademian burutu zituen musika-ikasketak. 1919an Madrileko Kontserbatorio Nazionalean sakondu zituen ikasketak. 1913an Udal Bandan sartu zen eta 1923an zuzendariorde izan zen. 1935ean Madrileko Kontserbatoriora itzuli zen Bandarako instrumentazioa eta transkripzioa ikasteko. Donostiako Kontserbatorioko irakasle numerarioa izan zen. Musikagile lanetan, lan zabala burutu zuen eta era askotako generoak landu zituen. Donostian hil zen 1972ko ekainaren 9an.
  • Sarrerari buruzko datuak: Fondoa 1990eko otsailaren 20an sartu zen Eresbilera.

EDUKIA ETA EGITURA

  • Garrantzia eta edukia: Fondoak Félix Sistiagaren jatorrizko obrak biltzen ditu, sinfonikoak bai bandarako obrak, korurako erlijio musika, edo haurrentzako musika eszenikoa. Era berean, beste autoreen obrak ere biltzen ditu. Guztira: eskuidatzitako 183 partitura eta inprimatutako 14.
  • Antolamentua: Fondoa bi atal nagusitan banatzen da:
    • Bere konposizioak: Musika instrumentala (Orkestra, Banda eta Txistua, Banda, Ganbera, Pianoa, Organoa); Koru musika erlijiosoa; Antzerki musika erlijiosoa; Koru musika profanoa; Didaktika
    • Beste autoreen konposizioak: Koru musika erlijiosoa; Ahots musika profanoa (Ahotsak bakarka, ahotsa eta akonpainamendua); Musika instrumentala (Organoa, Txistu, Banda); Haurrentzako; Didaktika
  • Eskuratzekoak: Ez da sarrera berririk aurreikusten.

IRISPIDEA IZATEKO ETA ERABILTZEKO BALDINTZAK

  • Irispidea izateko baldintzak: Kontsulta libre
  • Kopiak egiteko baldintzak: Aldez aurretik eskatuz, erabilera eta ikerketa pribatuko soilik.
  • Dokumentuen hizkunta (k) / Idazkera (k): Gaztelera, euskara eta latina
  • Deskribapenerako baliabideak: Katalogo Informatikoa Pello Leiñenak egin zuen 1992ko azaroa eta 1993ko urtarrila bitartean, eta Jon Bagüés-ek bost erregistro berri gehitu zituen. 2001eko otsailean Jon Ander Eizagirrek 29 fitxa berri gehitu zituen.

GAKO-HITZAK

  • Pertsonak: Félix Sistiaga (1896-1972)
  • Lekuak: Donostia – San Sebastián
  • Gaiak: Bandarako musika / Orkestrarako musika / Txisturako musika / Musika erlijiosoa / Sinfoniak