Jose de Azpiazu

(1912-1986)

Jose Galo-Zudaireren Paso-doble (1865-1940)

ESKUZ IDATZIKO PARTITURA

Eugenio Ochandianoren Fugheta

ESKUZ IDATZIKO PARTITURA

Luis de Soriaren Coleccion de piezas faciles para guitarra (Casa Erviti)

IMPRIMATUTAKO PARTITURAK

FUNTSA A27 – JOSE DE AZPIAZU


Jose de Azpiazu (Oñati, 1912 – Ginebra, 1986). Gitarran autodidakta izan zen, 1950ean Ginebrara emigratu zuen eta bertan bizi izan zen 1986an zendu zen arte. Gitarrako hainbat lan argitaratu zituen, eta Beltz argitaletxea ere sortu zuen.
Funtsan, Jose de Azpiazuk gordetzen zituen hainbat euskal konpositoreen partiturak jasotzen dira. Jose de Azpiazu berak sortu eta moldatutako obrak ere aurki daitezke.

FUNTSAREN FITXA

IDENTIFIKAZIOA

  • Erreferentzi-kodea: ES RE A27
  • Izenburua: Jose de Azpiazu
  • Datak: 1772 – 1969
  • Tamaina eta euskarria: 0,3 m. (2 kutxa, 91 unitate  dokumental)

TESTUINGURUA

  • Sortzailearen izena: Azpiazu, Jose de (1912-1986)
  • Korporazioaren historia / Datu biografikoak: Oñatin (Gipuzkoa) jaio zen, 1912an. Zazpi urterekin parrokiako abesbatzan sartu zen eta garai hartan ere bere osaba Angel Iriarte gitarra erakusten hasi zitzaion, bere kabuz ikasten jarraitu zuelarik. Suitzara joan zen Andres Segoviaren laguntzaz, eta gitarrako irakasle aritu zen Ginebra eta Lausanako kontserbatorioetan, 1950etik 1964ra. Espainiar bihuela-jotzaileen zein autore garaikideen obren transkripzioen autorea da, Ginebrako Editions Beltz argitaletxea sortu zuelarik. Ginebran hil zen, 1986an.
  • Historia artxibistikoa: Jose de Azpiazuk jasotako partiturak
  • Sarrerari buruzko datuak: Lupe de Azpiazuk, Jose de Azpiazuren alabak, egindako dohaintza. Dokumentu originalak 1989ko otsailean Ginebratik postaz bidai zituen.

EDUKIA ETA EGITURA

  • Garrantzia eta edukia: Jose Azpiazuk gordetzen zituen hainbat euskal konpositoreen partiturak jasotzen dira. José de Azpiazu berak sortu eta moldatutako obrak ere aurki daitezke.

IRISPIDEA IZATEKO ETA ERABILTZEKO BALDINTZAK

  • Irispidea izateko baldintzak: Kontsulta librea
  • Kopiak egiteko baldintzak: Aldez aurretik eskatuz, erabilera eta ikerketa pribaturako soilik
  • Deskribapenerako baliabideak: Inbentario informatikoa

ERLAZIONATUTAKO DOKUMENTAZIOA

  • Erlazionatutako deskribapen-unitateak: Fondoaren zatirik handiena Oñatiko Agustindarren komentuan jasotzen da, Oñatiko Musika eskola jabea delarik.
  • Bibliografia: AZPIAZU, Jose Antonio. Jose de Azpiazu (Biografía). Euskal Herriko Gitarra Elkartea

GAKO-HITZAK

  • Pertsonak: Jose Galo Zudaire (1865-1940) / Juan Mª de Ugarte (1878-1956)
  • Gaiak: Eskola-ariketak  / Bandarako musika / Gitarra musika / Piano musika