FUNTSA A18 – Ramón Usandizaga
Ramón Usandizaga (Donostia 1889-Donostia 1964) 1941ean Donostiako Udal Kontserbatorioko zuzendari izendatu zuten, eta bertan Instrumentu taldeko katedra, Estetikakoa eta Musikaren Historiakoa izan zituen 1963an erretiratu zen arte. Kontserbatorioko orkestra sortu zuen eta Donostiako Orfeoiko aholkulari eta ohorezko kide zen.
Musikagintzari dagokionean, Jose Maria anaiaren lana pizten ahalegin handia egin zuen. Musika erlijiosoa, korurako lanak eta sinfonikoak egin zituen.
Bere fondoak Ramón Usandizagaren musika funtsa biltzen du, bai eta berak egindako “La capa del diablo” zarzuelaren libretoa.
FUNTSAREN FITXA
IDENTIFIKAZIOA
- Erreferentzi-kodea: ES RE A18
- Izenburua: Ramón Usandizaga
- Datak: 1889 – 1964
- Tamaina eta euskarria: 1,2 m (8 kutxa. 59 partitura eskuidatziak, 6 inprimatuak eta eskuz idatzitako 5 libreto)
TESTUINGURUA
- Sortzailearen izena: Usandizaga Soraluce, Ramón (1889-1964)
- Korporazioaren historia / Datu biografikoak: Ramon Usandizaga 1889an jaio zen Donostian. Musika eta zuzenbide ikasketak egin zituen. 1941ean Donostiako Udal Kontserbatorioko zuzendari izendatu zuten, eta bertan Instrumentu taldeko katedra, Estetikakoa eta Musikaren Historiakoa izan zituen 1963an erretiratu zen arte. 1942ko martxoan aurkeztu zen Kontserbatorioko Orkestra sortu zuen, eta honekin musika jardun oparoa izan zuen. Donostiako Udalak Herriaren Zilarrezko domina eman zion. Donostiako Orfeoiko aholkulari eta Ohorezko kide ere bazen, baita Musika Kultura Elkarteko eta San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademiako Urgazle ere.
Musikagintzari dagokionean, Jose Maria anaiaren lana pizten ahalegin handia egin zuen. 1918an haren amaitu gabeko La llama opera bukatu zuen. 1929an Las golondrinas zarzuela opera bihurtu zuen. Umila izaki, ia ez zuen bere musika ekoizpena sustatu. Musika erlijiosoa, korurako lanak eta sinfonikoak egin zituen, esaterako Rapsodia Vasca eta Suite sobre motivos que tuvieron su época. La capa del diablo zarzuela ere egin zuen. 1964an hil zen Donostian. - Historia artxibistikoa: Fondoa familiaren Donostiako egoitzan egon zen.
- Sarrerari buruzko datuak: Fondoa 1985eko irailaren 1ean Eresbilera ekarri zuten.
EDUKIA ETA EGITURA
- Garrantzia eta edukia: Fondoak Ramón Usandizagaren musika lana biltzen du, bai eta berak egindako “La capa del diablo” zarzuelaren libretoa ere.
- Antolamentua: Currens zenbakiak jarraituz antolatzen da, lehenik Ramón Usandizagaren lanak, gero beste autoreenak eta azkenik libretoak.
- Eskuratzekoak: Ez da sarrera berririk aurreikusten.
IRISPIDEA IZATEKO ETA ERABILTZEKO BALDINTZAK
- Irispidea izateko baldintzak: Kontsulta librea
- Kopiak egiteko baldintzak: Aldez aurretik eskatuz, erabilera eta ikerketa pribaturako soilik.
- Dokumentuen hizkunta (k) / Idazkera (k): Espainiera, euskara eta latina.
- Deskribapenerako baliabideak: José Luis Ansorenak egin zuen fondoaren lehen inbentarioa. Katalogo informatikoa File-Makerren 2000ko apirilean egin zen.
GAKO-HITZAK
- Pertsonak: Ramón Usandizaga (1889-1964)
- Lekuak: Donostia – San Sebastián
- Gaiak: Koru musika / Musika lirikoa / Pianorako musika / Poema sinfonikoak