Funtsa A7 – Victoriano Juaristi
Victoriano Juaristi (Donostia 1880 – Iruñea 1949) Medikuntza Valladolid-eko Unibertsitatean ikasi zuen, eta Madrilen doktoratu zen. Irunen ekin zion ibilbide profesionalari. 1919an Patologia Kirurgikoko Katedrako Oposizioak gainditu zituen Madrilen. 1920an Iruñera joan zen, eta San Miguel Klinika Operatoria sortu zuen, Nafarroako lehen klinika kirurgikoa.
Kirurgialari eta idazleaz gain, konferentziak ematen zituen, margolaria, eskultorea, esmaltista eta musikaria izan zen.
Konposizio lanei dagokionean, zarzuelak, orfeoirako obrak, hainbat ereserki erlijioso eta abesti lirikoak konposatu zituen.
Fondoak Victoriano Juaristiren musika obrak biltzen du, bai eta libreto, argazki eta dokumentazio bilduma.
FUNTSAREN FITXA
IDENTIFIKAZIOA
- Erreferentzi-kodea: ES RE A7
- Izenburua: Victoriano Juaristi
- Datak: 1934-1947
- Tamaina eta euskarria: 1,65 m (11 kutxa, ca. 282 unitate dokumental)
TESTUINGURUA
- Sortzailearen izena: Juaristi Sagarzazu, Victoriano (1880-1949)
- Korporazioaren historia / Datu biografikoak: Victoriano Juaristi Sagarzazu Donostian jaio zen 1880ean. Azkoitiko José Mari eta Hondarribiko Bernardaren semea, Madrilgo Adriana Acebedorekin ezkondu zen, eta euren ezkontzaren fruitu lau semen alaba izan zituzten.
Batxilergoa Donostian egin zuen eta bertako Udaleko bekadun izan zen. Valladolid-eko unibertsitatean medikuntza ikasi zuen, eta Madrilen doktoratu zen. Irunen ekin zion ibilbide profesionalari. 1919an Patologia Kirurgikoko Katedrako Oposizioak gainditu zituen Madrilen. 1920an Iruñera joan zen, eta San Miguel Klinika Operatorioa sortu zuen, Nafarroako lehen klinika kirurgikoa.
Gerrate Zibilean zehar Iruñeako Hospital Militarreko Ekipo Kirurgikoko arduraduna izan zen eta Nafarroako Medikuen Elkargoko Presidentea. Hainbat obra profesional idatzi zituen.
Kirurgialari eta idazleaz gain, konferenziantea, margolaria, eskultorea, esmaltista eta musikaria izan zen. Konposizio lanei dagokionean, zarzuelak, orfeoirako obrak, hainbat ereserki erlijioso eta abesti lirikoak konposatu zituen.
Iruñean zendu zen 1949ko maiatzaren 4ean, 69 urte zituelarik. - Sarrerari buruzko datuak: 1981eko apirilaren 23an Eresbilen sartu zen.
EDUKIA ETA EGITURA
- Garrantzia eta edukia: Fondoak Victoriano Juaristiren musika obra biltzen du nagusiki, bai eta beste hainbat dokumentazio – bai biografikoa, bai eta Iruñeako Orfeoiarentzat egindako “La raza y la música” konferentziari dagokiona – bere partiturarik gehienak eskuidatziak izanik. Aipagarriak dira berak zituen libreto bilduma. Laburpena: eskuidatzitako 211 partitura, 4 inprimatuak, 33 libreto, 8 argazki eta dokumentazioa (postalak, gutunak eta prentsa zatiak).
- Antolamentua: Currens zenbaki bidez ordenatua, lehenik dokumentazioa azaltzen da eta Victoriano Juaristiren musika obra ondoren.
- Eskuratzekoak: Ez da sarrera berririk aurreikusten
IRISPIDEA IZATEKO ETA ERABILTZEKO BALDINTZAK
- Irispidea izateko baldintzak: Kontsulta libre
- Kopiak egiteko baldintzak: Aldez aurretik eskatuz, erabilera eta ikerketa pribatuko soilik
- Dokumentuen hizkunta (k) / Idazkera (k): Espainiera nagusiki.
- Deskribapenerako baliabideak: Pello Leiñenak egin zuen katalogo informatikoa File-Makerren 1997ko otsaila eta uztaila bitartean.
GAKO-HITZAK
- Pertsonak: Victoriano Juaristi (1880-1949)
- Lekuak: Pamplona Iruña
- Gaiak: Libretoak / Antzerki musika