José Olaizola

(1883-1969)

Donosti, José Olaizola-ren abestia

AHOTSARAKO LANA

Columbia diska fabrikarekin kontratua (1950)

DOKUMENTAZIOA

”Olaizola maixuari omenaldia”, prentsa-ebakina (El Diario Vasco, 1968)

DOKUMENTAZIOA

Oleskari zarra José Olaizola-ren operaren programa

ANTZERKI LANA

¿Bigar arte? ¡Ja jai!, José Olaizola-ren antzerki lana

LIBRETOA

FUNTSA A6 – José Olaizola


 

1906an José Olaizolak (Hernani, 1883 – Donostia, 1969) Donostiako Santa María Parrokiako organista plaza irabazi zuen. Euskal Herriko Txistularien Elkartearen sorkuntza parte hartu izan zuen eta bertako alardeak hainbat aldiz zuzendu izan zituen. Musika irakasle ere izan zen, bere etxea ikasleku garrantzitsu bilakatuz. Beste alorretan, bi garaitan Donostiako Udaleko zinegotzia izan zen, Euskal hizkuntzaren Akademikoa, eta hainbat antzezlanen autore. Ehun obra baina gehiago konposatu zituen.  Bere fondoan erlijio musika eta musika profanoa biltzen da, bai eta dokumentazio pertsonala, programak eta prentsa zatiak ere. Pablo Zabalo margolari eta eszenografoaren luma eta berari dedikatutako koadroa ere gordetzen dira.

FUNTSAREN FITXA

IDENTIFIKAZIOA

  • Erreferentzi kodea: ES RE A6
  • Izenburua: José Olaizola
  • Datak: 1909 – 1971
  • Tamaina eta euskarria: 1,80 m. (12 kutxa)

TESTUINGURUA

  • Sortzailearen izena: Olaizola, José (1883-1969)
  • Korporazioaren historia / Datu biografikoak: ose Olaizola Hernanin jaio zen 1883an. Manuel Zendoia Hernaniko organistarekin hasi zituen musika-ikasketak, eta geroago Donostiako Arte Ederren akademian jarraitu zuen harmonia, kontrapuntua, konposizioa, organoa eta ahots-taldea ikasten. Bustinduy, Etxeberria, Luzuriaga eta Sekundino Esnaolarekin batera, “Sociedad Coral” antolatu zuen –aurrerago Donostiako Orfeoia izango zenaren muina–. 1906an Donostiako Santa Maria parrokiako organista plaza irabazi zuen, Jose Antonio Santestebanen ondoren.
    Euskal Herriko Txistulari Elkartearen sortzaileetako bat izan zen, eta urte askoan zuzendu zituen txistularien alardeak. Musika-eskolak ere ematen zituen etxean. Beste arlo batzuetan, Donostiako zinegotzia izan zen bi alditan, Euskaltzain laguntzailea, eta euskarazko hainbat antzerkiren egilea, “Bigar arte? Ja, ja”, “Markesaren alaba”, “Bizi modu berria” edo “Antziñako legiak”, esaterako.
    Musika lan ugari idatzi zituen. Ehun bat obra erlijioso egin zituen, nahiz eta J.L. Ansorenaren iritziz, bere obra bikainenak musika profanozkoak diren: korurako musika, ahots eta pianorako obrak, txisturako lanak, musika sinfonikoa eta musika eszenikoa. Guztien artean batzuk nabarmentzekotan, “Urte leloak” poema, “Sorgiñeta” balleta, “Zorigaiztoko eguna” zarzuela eta, batez ere, “Oleskari zarra” opera. Olaizolak berak sortzen zituen bere kantu askoren hitzak. “Euskal musikarien arteko euskaldunena da” esaten zioten haren musika-estetikaren izaeragatik, eta hala, Olaizolak sortutako obrak herri-doinuak direla uste du askok. 2001ean Imanol Olaizola semeak idatzitako “Jose de Olaizola, oroitzapenak: 1883-1969” monografia argitaratu zen.
    Jose de Olaizola Donostian hil zen 1969an.
  • Eskuratzekoak: Imanol Olaizola, José Olaizolaren semeak, 1980an fondoa Eresbili dohaintzan eman zion.

EDUKIA ETA EGITURA

  • Garrantzia eta edukia: Bere fondoan erlijio musika eta musika profanoa biltzen da, bai eta dokumentazio pertsonala, programak eta prentsa zatiak ere. Pablo Zabalo margolari eta eszenografoaren luma eta 1929an berari dedikatutako koadroa ere gordetzen dira.
  • Antolamentua: Fondoa Eresbilen partituren jatorrizko antolakuntza sistemara egokitu zen.
  • Sarrera izateko baldintzak: 2002an Imanol Olaizolak, José Olaizolak 1945ean Bordelen  eskuratu zuen pianoa Eresbili dohaintzan eman zion. 2013an Imanol Olaizolak Pablo Zabaloren luma eta koadro bat utzi zituen. Ez da sarrera berririk aurreikusten.

IRISPIDEA IZATEKO ETA ERABILTZEKO BALDINTZAK

  • Irispidea izateko baldintzak: Kontsulta librea
  • Kopiak egiteko baldintzak: Aldez aurretik eskatuz, erabilera eta ikerketa pribatuko soilik
  • Deskribapenerako baliabideak: Inbentarioa José Luis Ansorenak egin zuen paperean

 GAKO-HITZAK

  • Pertsonak: José Olaizola (1883-1969)
  • Lekuak: Donostia – San Sebastián
  • Gaiak: Antzerki musika / Musika erlijiosoa / Ahots eta pianorako musika