José Uruñuela

(1891-1963)

José Uruñuela-ren Passacaglia Fa minorrean

PIANORAKO PARTITURAK

Jota 1ª, arm. de José Uruñuela

PARTITURAS DE PIANO

Le sacre du printemps, de Igor Strawinsky (Berlin, 1921)

BIBLIOTECA MUSICAL

Danza Académica, apuntes manuscritos de José Uruñuela

ESCRITOS DE JOSÉ URUÑUELA

Damacho bati, de Ramón Garmendia

COLECCIÓN DIMAS URUÑUELA

Les folies françaises, de François Couperin

BIBLIOTECA MUSICAL

FONDO A5 – JOSÉ URUÑUELA


 

José Uruñuela (Vitoria-Gasteiz, 1891 – Donostia, 1963). Kimika zientziak ikasten hasi zen, eta alde batera utzi zituen musikarekin zaletasuna dela eta. Musika liburutegi garrantzitsua zuen eta Barambion (Araba) isolatuta bizi izan zen.
Gerrate zibilean, Frantzian zegoen bitartean, bere musika zaletasuna ballet musikara bideratu zen, eta Euskal Herrira itzuli zenean, ballet klasikoko akademia bat zabaldu zuen Donostian. Akademia hau Donostiako kontserbatorioaren barruan integratu zen .
Pedagogo eta konpositorearen konposizio lanak eta musika liburutegia jasotzen da nagusiki. Era berean, Bilboko Institutuko irakasle garaiko partiturak biltzn dira, polifonía klasikoko partiturak batez ere. Bere aitaren, Dimas Uruñuela Bengoaren (1844-1917) partiturak ere jasotzen dira.

FUNTSAREN FITXA

IDENTIFIKAZIOA

  • Erreferentzi-kodea: ES RE A5
  • Izenburua: José Uruñuela
  • Datak: 1905 – c.1960
  • Tamaina eta euskarria: 63 kutxa (Partiturak, liburuak, gutunak, dokumentazio pertsonala)

TESTUINGURUA

  • Sortzailearen izena: Uruñuela, José Maria de (1891-1963)
  • Korporazioaren historia / Datu biografikoak: Gasteizen jaio zen 1891n. Musikari autodidakta da, antzinako musikarekin maitemindua Frantziako inpresionismoaren eragin argia soma badaiteke ere bere sortze-lanetan. Guztiz jakina da Euskal Herriko doinuengatik erakusten zuen mirespena.
    Espainiako gerra zibilean Frantziara atzerriratu zuten. Handik itzuli zenean, Donostian bizitzen hasi zen eta 1946an ballet klasikoko akademia bat zabaldu zuen. 1963an zendu zen.
  • Historia artxibistikoa: Pedadogogo eta konpositoreak bere musika jardueran bildutako dokumentu multzoa. Bere heriotzaren ostean, Maite Eguiguren bere oinordekoak, fondoa Erromara eraman zuen. Lagapenaren ostean José Luis Ansorena Erromara joan zen fondoa paketatzera.
  • Sarrerari buruzko datuak: Maite Eguigurenek (1939-2003), José Uruñuelaren oinordekoak, 1980an Erroman aurkitzen zen fondoa Eresbili lagapen gisa eskaini zion.
    1987 eta gero, Maite Eguiguren Erromatik Errenteriara itzuli zenean, material berriak sartu ziren liburutegian.

EDUKIA ETA EGITURA

  • Garrantzia eta edukia: Fondoak pedagogo eta konpositorearen konposizio lanak eta musika liburutegia jasotzen du nagusiki. Berak erakusten zuen irakasgaia dantza izanik, fondoaren ezaugarri garrantzitsuena dantza klasikoaren duen harreman estua da, bai partiturei dagokionean bai eta liburuei dagokionean ere. Barroko garaiko dantzak eta euskal dantzak ere interes berezia sortu zuen berarengan. Bilboko Hezkuntza Erdiko Institutuko irakasle garaiko partiturak biltzen dira, polifonia klasikokoak batez ere. Era berean, bere aitaren Dimás Uruñuela Bengoaren (1844-1917) musika partiturak ere biltzen dira.
  • Antolamentua: Fondoa multzo hauetan banatzen da: 1. José Uruñuelaren konposizioak; 2. Beste autoreen lanen José Uruñuelak egindako kopiak; 3. José Uruñuelren Liburutegia; 4. José Uruñuelaren idaziak; 5. José Uruñuelaren dokumentazio pertsonala; 6. Ikonografia; 7. Erdi Mailako Institutuko bilduma (Bilbo); 8.Dimas Uruñuela Bilduma; 9. Osagabeak.
  • Eskuratzekoak: Ez da sarrera berririk aurreikusten

IRISPIDEA IZATEKO ETA ERABILTZEKO BALDINTZAK

  • Irispidea izateko baldintzak: Kontsulta librea
  • Kopiak egiteko baldintzak: Aldez aurretik eskatuz, erabilera eta ikerketa pribaturako soilik
  • Deskribapenerako baliabideak: Jon Ander Eizagirrek egin zuen katalogo informatikoa File-Maker-en 2002-2003 bitartean.

ERLAZIONATUTAKO DOKUMENTAZIOA

  • Bibliografia: Ansorena Miranda, José Luis. “José Uruñuela, gran compositor y teórico creador del ballet vasco”. In: Txistulari (1991), 147 zk. 2-9 or.

DESKRIBAPENAREN KONTROLA

  • Deskribapen(ar)en data(k): Jon Bagüés-ek egin zuen deskribatean 2009ko otsailaren 2an.