Beltrán Pagola

 (1878-1950)

Sonata para piano sobre motivos vascos, Beltrán Pagola (1918)

PIANORAKO MUSIKA

Sonata (op. 4) para Piano y Violoncello, Beltrán Pagola

GANBERAKO MUSIKA

Sinfonía nº 2, Beltrán Pagola (1930)

LAN SINFONIKOAK

La puerta del vino, Claude Debussy

MUSIKA-LIBURUTEGIA

Cuaderno para el uso de B. Pagola (1898)

DOKUMENTAZIOA

Beltrán Pagola, piano kontzertu-emailea (1898)

DOKUMENTAZIOA

Ecos musicales, aldizkaria (Donostia, 1978)

DOKUMENTAZIOA

FUNTSA A3 – BELTRÁN PAGOLA


 

Beltrán Pagolak (Donostia, 1878 – Donostia, 1950) 17 urterekin piano-ikasketak amaitu zituen Madrilen. Donostiara itzuli zenean Gran Kasino Seikotean sartu zen Alfredo Larrocharen zuzendaritzapean, eta César Figueirido eta Larrocharekin berarekin ere aritu zen hirukotean. 1912 inguru, hainbat musikari eta abeslariren pianista laguntzaile izan zen. 1902an aurrerago Udal Akademia izango zen Arte Ederretako Akademian Harmonia- eta Konposizio-irakasle izendatu zuten eta 46 urtez aritu zen ikasgai hori irakasten. Musikagile mailan genero sinfonikoa eta ganbera lanak jorratu zituen nagusiki, bai eta obra erlijiosoak eta korukoak ere.
Fondoan bere jatorrizko konposizioak, bere musika liburutegia, pianorako musikak garrantzi berezia duelarik, bai eta dokumentazio pertsonala ere aurki daiteke.

FUNTSAREN FITXA

IDENTIFIKAZIOA

  • Erreferentzia-kodea: ES RE A3
  • Izenburua: Beltrán Pagola
  • Datak: 1878 – 1950
  • Tamaina eta euskarria: 27 kutxa (ca. 1400 unitate dokumental)

TESTUINGURUA

  • Sortzailearen izena: Pagola, Beltrán (1878-1950)
  • Korporazioaren historia / Datu biografikoak: Donostian jaio zen 1878an. Bertan hasi zituen musika-ikasketak Jose Antonio eta Jesus Santestebanekin. 17 urterekin piano-ikasketak amaitu zituen Madrilen eta karrera bukaerako saria irabazi zuen. Donostiara itzuli zenean Gran Kasino Seikotean sartu zen Goñi biolinista, Teodoro Bello eta Alfredo Larrocharekin batera. Larrochak zuzentzen zuen Orkestra Sinfonikoan sartu zen ondoren, eta César Figueirido eta Larrocharekin berarekin ere aritu zen hirukotean. 1912 inguru, hainbat musikari eta abeslariren pianista laguntzaile izan zen, Casals, Cassadó, Thibaud, Quiroga eta abar, esaterako. 1902an aurrerago Udal Akademia izango zen Arte Ederretako Akademian Harmonia- eta Konposizio-irakasle izendatu zuten, eta 46 urtez aritu zen ikasgai hori irakasten. 1928an lehiaketa bitartez Donostiako Kontserbatorioko piano-katedra lortu zuen. Harmoniaren teoria berriak azaltzen zituen tratatu bat egin zuen. J. Mª. Usandizaga, Iraola, Armandoz, etab. izan zituen piano-ikasle; harmonia- eta konposizio-ikasle, berriz, Sorozabal, Iturralde, Urteaga, Garbizu eta Escudero.
    40 urte izan zituen arte, ez zen hasi musika sortzen. Genero sinfonikoa jorratu zuen nagusiki. Lau sinfonia, sinfonieta bat, zenbait poema, kapritxo eta fantasia sinfonikoak idatzi zituen. Obra erlijiosoak, korurako lanak, biolin eta pianorakoak, eta pianorako obrak ere baditu. Bere garaian arrakasta handiz estreinatu ziren “Sinfonía nº1, sobre cantos vascos”, “Sinfonía nº 2, Trágica”, “Fantasía vasca” edo “El monje organista” kapritxo sinfonikoa, besteak beste. Zenbait egileren iritziz, euskal sinfonista garrantzitsuena izan da, “euskal musika sinfonikoaren aita”. Donostian oso estimatua zenez, hil baino lehen, 1950eko otsailean, omenaldia egin zioten. Geroago Zilarrezko Domina ezarri zion Donostiako Udalak. Beltran Pagola Donostian hil zen 1950ean.
  • Historia artxibistikoa: José Luis Ansorenak,Donostiako Getaria kaleko 2 zenbakian jaso zuen fondoa, 1987an.
    1988ko maiatzean Jon Bagüés-ek artxiboa eta musika liburutegiaren inbentarioa egin zuen.
  • Sarrerari buruzko datuak: 1987an Beltrán Pagolaren Santiago Pagola semeak, fondoa Eresbili eskaini zion dohaintza moduan

EDUKIA ETA EGITURA

  • Garrantzia eta edukia: Fondoan bere jatorrizko konposizioak, bere musika liburutegia, pianorako musikak garrantzi berezia duelarik, bai eta dokumentazio pertsonala ere aurki daiteke.
  • Antolamendua:   Fondoa hiru atal nagusitan banatzen da: musika artxiboa, autorearen jatorrizko partiturekin; musika liburutegia honako sailkapenarekin: pianorako musika, ganbera musika, ahots eta pianorako musika, ahots musika erlijiosoa, euskal konpositorea eta, didaktika; eta azkenik dokumentuak: Beltran Pagolaren dokumentu pertsonalak; Beltran Pagola kontzertista gisa, Beltran Pagola konpositore gisa, eta Beltran Pagola konferentziak, Biografiak eta Homenaldiak.
  • Eskuratzekoak: Ez da sarrera berririk aurreikusten

IRISPIDEA IZATEKO ETA ERABILTZEKO BALDINTZAK

  • Irispidea izateko baldintzak: Kontsulta libre
  • Kopiak egiteko baldintzak: Aldez aurretik eskatuz, erabilera eta ikerketa pribatuko soilik
  • Deskribapenerako baliabideak: 2002an egindako katalogo informatikoa File-Makerren. Aurrerago bi dokumentu berri gehitu ziren 2003n eta 2005n hain zuzen ere.

ERLAZIONATUTAKO DOKUMENTAZIOA

  • Jatorrizko dokumentuei buruzko informazioa: Euskadiko Orkestraren artxibategian sinfoniaren eskuidatzia gordetzen da.

GAKO-HITZAK

  • Pertsonak: Beltrán Pagola (1878-1950) / Alfredo Larrocha (1874-1946)
  • Lekuak: Donostia – San Sebastián
  • Gaiak: Musika irakaskuntza / Pianorako musika / Poema sinfonikoak / Sinfoniak