Bruno Imaz-en argitaratutako partitura

Pablo Sorozabal-en "Eresi" lanaren partitura eta matarialak

FUNTSA A171 – JUAN JOSÉ AGUIRRECHE – SEBAS AGIRRETXE


 

Hasiera batean Juan José Aguirrechek (1899-1976) osatutako familia funtsa eta ondoren bere semeak, Sebatián Agirretxek, kultura eragile bezala jasotako musika dokumentazioarekin osatua.
J.J. Aguirrechek bere musika ibilbidea tenore bakarlari bezala Donostiako Orfeoiari lotua egin zuen. Gerra zibilaren ondoren Díaz & Cía. argitaletxe eta musika dendaren kargu egiten da.
Sebastián Agirretxe industria injeniaria da eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailburuorde kargua izan du besteak beste.
Funts honetan opera errepertorio eta ahotserako partiturak aurkitzen ditugu. Alfredo Larrochak talde instrumentalerako moldatutako partitura batzuk ere baditu.
Sebastián Agirretxek jasotako dokumentazioan Pablo Sorozábal eta Carlos Basurkorekin mantendutako korrespondentzia aurkitzen dugu.

FUNTSAREN FITXA

IDENTIFIKAZIOA

  • Erreferentzi-kodea: ES RE A171
  • Izenburua: Juan José Aguirreche – Sebas Agirretxe
  • Datak: 1868-1989
  • Tamaina eta euskarria: 1,2 m., 4 kutxa, 232 unitate dokumental

TESTUINGURUA

  • Sortzailearen izena: Aguirreche, Juan José (1899-1976); Agirreche, Sebastian
  • Korporazioaren historia / Datu biografikoak: Juan José Aguirreche Uzcudun Errexilen (Gipuzkoa) jaio zen 1899ko maiatzak 21ean. Bere gurasoak, biak Errexilekoak, Manuel Aguirreche Uzcudun, arotza eta Basilia Uzcudun Ezeiza, modista.
    Bere ikasketak, barnetegi erregimenean, Orduñako Jesuiten ikastetxean egin zituen. Hirurogei urte baino gehiago zituen persona baten seme mutil bakarra izateagatik ez zuen soldaduska egin izan behar eta Donostiako Banco Guipuzcoano banketxean lanean hasi zen. Garai horretan Donostiako Askatasunaren Hiribidean bizi zen bere lehengusinarekin, Victoria Aguirreche, Ambrosio Díazen alarguna, eta hauen semea zen Fernando Díaz Aguirrecherekin. Famili honekin zuen harreman estuaren ondorioz Casa Díazekin bere lotura sortzen da.
    Abesteko zaletasun eta gaitasun haundia zuenez, bere denbora librean kantuko klaseak jasotzen zituen eta hogei urterekin Donostiako Orfeoiean abesten hasi zen. Tenore bakarlari bezala asko aritu zen.
    Gerra zibilaren ondoren Juan José Aguirreche Díaz & Cía. argitaletxe eta musika dendaren kargu egiten da, 1940 urtean gutxi gorabehera, Musika Hamabostaldia hasten denean. 1962-1963 aldera negozioa itxi zen arte honen buru izan zen.
    Sebastián Agirretxe Oraá, Juan José Aguirrecheren semea, industria injeniaria da eta Gipuzkoa, Araba eta Nafarroako Industri Injeniarien Elkargo Ofizialeko zuzendaria,Euskal Zentru Teknologikoen Fundazioko lehendakaria, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailburuordea eta Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko lehendakari karguak izan ditu.
  • Historia artxibistikoa: Juan José Aguirrecheren musika funtsa abeslari bakarlari bezala aritu zenean jaso zituen partiturez osatua dago. Sebastian Agirretxeren funtsa kultur eragile bezala aritzen zenean jasotako dokumentazioarekin osatua dago.
  • Sarrerari buruzko datuak: 2014ko urtarrilak 28an bere semeak, Sebastián Agirretxek, utzitako funtsa.

EDUKIA ETA EGITURA

  • Garrantzia eta edukia: Juan José Aguirrechek osatutako famila funtsa, opera errepertorio eta ahots partiturez osatua. Alfredo Larrochak instrumentu talderako moldatutako partitura batzuk ere baditu.
    Funts honeri Sebastián Agirretxek, Juan José Aguirrecheren semeak, jasotako dokumentazioarekin azpi-funts bat gehitzen zaio, Pablo Sorozábal ete Carlos Basurko musikagileekin edukitako korrespondentziarekin. Era berean funtsari buruzko informazioa ere jasotzen da azpi-funts honetan.
  • Antolamentua:
    Juan José Aguirreche-rekin erlazionatutako dokumentazioa:
    A. Ahots musika
    B. Koru Musika
    C. Musika instrumentala
    D. Musika Bilduma
    E. Programak ( dataren arabera)
    F. Biblioteka
    G. Dokumentazio pertsonala
    H. Dokumentazio komertziala
    Sebas Agirretxerekin erlazionatutako dokumentazioa:
    M. Ahots musika
    N. Koru Musika
    O. Musika instrumentala
    P. Musika bildumak
    Q. Programak (dataren arabera sailkatuak)
    R. Biblioteka
    S. Documentazio pertsonala
    T. Dokumentazio komertziala
  • Eskuratzekoak: Funts irekia. Sarrera berriak espero dira.

IRISPIDEA IZATEKO ETA ERABILTZEKO BALDINTZAK

  • Irispidea izateko baldintzak: Kontsulta librea
  • Kopiak egiteko baldintzak: Aldez aurretik idatziz eskatuz, erabilera eta ikerketa pribaturako soilik
  • Dokumentuen hizkunta (k) / Idazkera (k): Testuen materiala espainiarrez.
  • Deskribapenerako baliabideak: 2015eko apirilean File-Makerren egin zen katalogo informatikoa.

 GAKO-HITZAK

  • Pertsonak: Ambrosio Díaz / Pablo Sorozábal (1897-1988) / Carlos Basurko (1924-2012) / Alfredo Larrocha
  • Lekuak: Donostia
  • Gaiak: Ahotsa eta pianorako musika / Pianorako musika / Orkestrarako musika