Xabier Vesgak Errenteriako Udal Txistulari Banda zuzentzen du, eta EMKE bandarekin batera arituko da Musikasten

• Zer nabarituko zenuke Musikaste-n aurkeztuko duzuen egitarauari buruz?
• Aurreko edizioetan, txistu kontzertu klasikoa soilik eskeini izan dugu, baina aurtegoan, EMKE-rekin batera ere txistua entzuteko aukera izango du gerturatzen den ikusleak, eguerdiko gure ohiko kontzertuaren ondoren. Gure kontzertua Orion jaiotako txistulari eta musikagile izan zen Eusebio Basurkoren doinuez osatutakoa izango da, txistu errepertorio klasikoetan oinarritutakoa baita Michel Labéguerie Lapurtarraren 100 urteurrena gogora ekarriko duguna.
• Eusebio Basurko-ko lan asko joko dituzue kontzertu honetan, zeintzuk dira konposatzaile honen ezaugarriak?
• Eusebio Donostiako Udaleko Txistularien zuzendaria izan zen eta Raimundo Sarriegiren laguna. Txistuaren ezaugarriez jakitun, txistuaren doinuak azalerazten zituen idazterako orduan.
• Egitarau honekin, zer emozio piztu nahi dituzu ikusleen artean?
• Nahiz eta kontzertuan doinu klasiko batzuk entzungai izango diren, txistuak dituen ezugarriaz eta dizdirez gozatzeko aukera izango du ikusleak. Ikusleak aukera izango du jabetzeko txistua bandako soinuekin ere entzutea oso interesgarria dela.
• Nola sentitzen zara, konfinamendua eta gero, berriro jendeen aurrean kontzertu bat ematea?
• Egia esan oso gogorra izan da bizitakoa. Guk esaterako, diana birtualak egiten genituen konfinamenduan. Kalera ateratzea beharrezkoa du musikariak eta ikusleak bertan musikaz gozatzeko aukera izateko.