Eragiyok abesbatzako ahotsak Lekuona Fabrikan izango dira Musikasteren Egunean
•  -Koruek  oso  gaizki  pasatu  dute  pandemian  zehar,  zer  esan  nahi  du  zuretzat  jendearen  aurrean  berriro  aritu  ahal  izateak?
•  Egoera  oso  zaila  izan  da,  gure  jarduera  hainbat  hilabetez  mugatuta  egon  delako  eta  proiektu  asko  eten  dituelako.  Abesbatzok  bagenekien  gure  entseguak  eta  jarduerak  onartzen  ari  ziren  beste  jarduera  asko  bezain  seguru  egin  genitzakeela.  Zorionez,  uztailean  eszenatokietara  igo  ginen  berriro,  nahiz  eta  oraindik  edukiera  mugatuta  egon.  Orain  berriro  egitea  eta  oraingo  honetan  %  100eko  edukierarekin  izatea  beste  urrats  bat  da  normaltasuna  berreskuratzeko.
•  Nola  animatuko  zenioke  jendeari  kontzertura  joatera?
•  Musikasteren  koral  eguna  euskal  musika  koralaren  festa  handia  da.  Kontzertu  berean  lau  talde  hain  profil  desberdinekin  ikusi  ahal  izatea  publikoa  kontzertura  joateko  balio  behar  duen  pizgarria  da.
•  Zer  esan  diezagukezu  Musikasteren  aurtengo  edizioan  garatu  beharreko  programari  buruz?
•  Gure  kasuan,  hitzordu  garrantzitsua  izanik,  mimoz  hautatu  ditugu  interpretatuko  ditugun  gaiak.  Araguen  familiaren  bi  lan  aukeratu  ditugu:  Tomas  Aragues  Bayarteren  ‘Ene  emaztea/Joan  nintzen  Ainoara’  eta  Tomas  Aragues  Bernaden  ‘Oi  lore  maitea’.  Gure  kontzertuari  amaiera  emateko,  Luis  Aranbururen  ‘Alkar-izketan’  interpretatuko  dugu.  Arabako  musikagilea  oso  ezaguna  da,  ‘Kitolis’  lanaren  egilea  delako,  baina,  hala  ere,  ‘Alkar-izketan’  ez  da  oso  ohikoa.  Musikasteren  lehen  edizioan  egon  ziren  Oleskariak  eta  Ertizka  otxoteen  grabazioak  baino  ez  ditugu  ezagutzen.  Horrela,  omenaldi  txiki  bat  egiten  diegu  lehenengo  edizioan  parte  hartu  zuten  talde  horiei,  eta  gure  egiten  dugu  Musikaste  sortzeko  helburuetako  bat,  gutxi  interpretatutako  piezak  publikoari  aurkeztea.