Landarbasoko ahotsak, Iñaki Tolaretxipiren zuzendaritzapean, ozen entzungo dira Musikasteren Abesbatza Egunean
• Koruek oso gaizki pasatu dute pandemian zehar, zer esan nahi du zuretzat jendearen aurrean berriro aritu ahal izateak?
• Abesbatzok oso une konplexuak pasatzen ari gara. Lan-plangintzak eta baldintzek izugarri zailtzen dute gure lana. Landarbaso Koruaren kasuan, pandemia garaian kontzertuak eskaintzeari ez diogu utzi, baina muga-baldintzetan garatu ditugu: distantzia soziala, maskara erabiltzea, etab. Gaur egun, hori ez da aldatu, eta, beraz, ikuspuntu artistikotik berritasun gutxi dago. Maskararik gabeko kontzertuak eskeintzen ditugun egunean, dena oso desberdina izango da, eta artea bere osotasunean itzuliko da.
• Nola animatuko zenuke jendea kontzertura joatera?
• Garai berezi hauetan, arteak, eta bereziki musikak, sentimendu eta sentsazio benetan harrigarrien mailara igotzen gaituzte. Zalantzarik gabe, arimarentzako elikagaia da, eta emozioekiko pasioaz gozatzeko oso une berezia izango da Musikaste.
• Zer esan diezagukezu Musikasteren aurtengo edizioan garatuko den programari buruz?
• Gure programan, batez ere, bigarren obra nabarmentzen da. Gai instrumentala da, bi dantzarirekin. Gai hau Euskal Herrian interpretatzen den lehen aldia da. Landarbaso Abesbatzaren enkarguzko obra da.