“ Interpretatuko ditugun obrak jendearentzat esperientzia berezia izatea espero dut”

Mikel Iturregui Icaran (Sopela, Bizkaia, 1997) piano gradua egiten ari da Leioako Udal Kontserbatorioan, eta konposizioarekin ere hasi da. Beste batzuen artean, Helmut Lachenmann, Mauricio Sotelo, Javier Torres Maldonado, José Manuel López López, Alberto Posadas, Peter Eötvos, Francesco Filidei eta Elena Mendozaren masterclass-ak  jaso ditu. 2016an Helmut Lachenmannek Schreiben obraren interpretazioan Musikeneko Orkestrarekin parte hartu zuen, Arturo Tamayoren zuzendaritzapean. 2018an banda sinfonikorako Iz obra idatzi zuen, 2019an Bilboko Udal Bandak interpretatu zuena. Egun Konposizioko 4. Urtea egiten ari da MUSIKENEN.

  • Datorren ostiralean, maiatzaren 17an, zuk idatzitako obrak entzuteko aukera izango dugu. Zure obrak lehen aldiz interpretatuko dira MUSIKASTEn.

Bai.  Talde profesional batek lehen aldiz interpretatuko du nire obra da, eta bigarrengo aldiz interpretatuko da nire obra bat.

  • Hitzordu garrantzitsua da musikagile batetzat. Zer sentitzen duzu?

Aukera paregabea da: Ensembleak oso ondo funtzionatzen du, musikari apartak ditu, eta ohorea da niretzat, nire obrak interpretatu nahi izatea.

  • Zeintzuk dira zure konposizioen ezaugarriak?

Ez nuke esaten jakingo. Zaila da azaltzea. Denetik pixka bat dute. Nirea den zerbait bilatzen saiatzen naiz, baina besteen obretatik ideiak hartzen ditut, teknika instrumentalak batez ere.  Besteen eraginak eta nik neronek musikari egin nahi dizkiodan ekarpenen arteko nahasketa da.

  • Zeintzuk sortu dute eragin gehien zugan?

Alde batetik nire irakasleek, nahiz eta beraiek ez diguten bere musika inposatu nahi.  Eta erreferentziazko musikagileei dagokionean, beti jarraitzen ditugunez gain (klasikoei dagokionean zenbait gauza amankomunak dira), badaude niregan interes berezia sortu duten musikagileak. Aipagarriak dira niretzat Gérard Grisey , Helmut Lachenmann, Salvatore Sciarrino musikagilean. Autore hauek soinuari beste dimentsio bat ematen diote, zarata moduko doinuak barneratuz, eta niretzat oso interesgarriak dira.

  • Ensemble KURAIArekin entsegua egiteko aukera izan duzu?

Oraindik  ez dugu entsegua egiteko aukera izan, baina KURAIAko zenbait kiderekin harremanetan gaude: Mª Eugenia Luc, taldeko zuzendari artistikoa, eta aurten gure konposizioko irakaslea dena. Sergio Barrancorekin ere harremana dugu, klarinetea jotzeaz izateaz gain gure irakaslea ere bada-eta. Gainerako musikariak ere ezagutzen ditugu.

  • Zer entzungo dute ikusleek MUSIKASTE 2019 jaialdiari hasiera emango dion ekitaldian?

Nahiz musikagile guztiok ikastetxe berdinean ikasi, eta belaunaldi berdinekoak izan, entzuleek oso obra ezberdinak entzungo dituzte, eta interpretatuko den obra bakoitzean esperientzia ezberdina bizitzeko aukera izango dute.

  • Aurten amaituko dituzu ikasketan MUSIKENEn. Ba al dakizu zer egingo duzun hemendik aurrera?

Bai. Aurten amaituko dut MUSIKENEn. 4. eta azken urtea da.

Oraindik ez dut argi zer egingo dudan aurrerantzean. Oraindik ere pentsatzen ari nazi. Ziurrenik konposizioari lotutako ikasketen bat egiten jarraituko dut, baina ez dakit ziur oraindik.