"Emma Chacónen pasodoblea oso berezia da"

Carlos Rodriguez - EMKE-ko zuzendaria

Carlos Rodríguezi elkarrizketa,  EMKE -Errenteriako Musika Kultur Elkarteko Bandako zuzendaria

Maiatzaren 19an, igandea, 12:30ean Foru Plazan, EMKE Bandak – Errenteria Musika Kultur Elkarteko bandak, E. Arriaga, R. A. de Santiago eta Emma Chacónen obrak  (Bartzelona, 1886-Bilbo 1972) interpretatuko ditu. Emmak lan gehienak Bilbon garatu izan zituen. Pianorako, ahotsa eta pianorako, eta eliz musika ugari idatzi izan zuen. EMKEk pieza horietako bi interpretatuko ditu: Príncipe Carlos pasodoblea eta la Recalcando martxa motela. Emma Chacónen obrak lehen aldiz interpretatuko dira.

  • EMKEk E. Arriaga, R. A de Satiago eta Emma Chacónen obrak interpretatuko ditu. Oso gutxi entzun da emakume honen inguruan.

Hori da. A. de Santiago eta Arriagaren obrak interpretatu izan ditugu, baina sekula Chacónen obrak. Emakume musikagile honen obrak lehen aldiz interpretatuko dira, eta nik behintzat, ez nuen bere lana ezagutzen. Bere obra gehienak Bilbon egin izan zituen emakume honen bi lan estreinatuko ditu MUSIKASTEk. XIX. Mendeko emakume hau hor zegoen, interpretatzeko aurkituko zuenaren zain… guk ez genuen beraren berri. Gaur egun zure lekua aurkitzea zaila bada, pentsa zein zaila izango zen XIX. Mendean. Pasodoble bat eta martxa bat interpretatuko ditugu.

  • Bai, bitxiak dira pieza mota hauek. Euskal musikagileen artean ohikoa al zen pasodobleak idaztea?

Egia esan, ez zen ohikoa, ez.  José edo Sorozabal musikagileek pasodobleren bat egin zuten, baina ez da arruntena. Gainera Emma Chacónen pasodoblea berezia da, eta ez da ohiko pasodoblea, harmonia ezberdinak erabiltzen ditu, eta emakume honek sortutako musika berezia dela iruditzen zait.

  • Zaila al da interpretatzea?

Ez, ez da zaila, baina ohikoak ez diren birak ematen ditu.

       Eta nolakoa da Recalcando martxa.

Pasodoblearen antza du, baina berezitasunekin. Martxa motela da, ezaugarri bereziekin.

  • Zer esan dezakezu Arriaga eta R. A. de Santiagoren obrei buruz.

Arriagarena, ‘Goizabarra Deuston’ , Errenterian ez da inoiz interpretatu, musika polita da egunsentia ekartzen digu gogora. Oso instrumentu gutxirekin hasten da obra, tubak hasten dira eta pixkanaka beste instrumentu guztiak sartzen joaten dire. Musika in crescendo dihoala nabaria da, pixkanaka instrumentu guztiak sartzen dira egunsentiari forma ematen: eguzkia pixkana ateratzen da zeruan guztiz ikusgarri egin arte. Oso obra polita da. Eta R. A. de Santiagoren obra “Allegro appassionato alla húngara”, Brahmsen estiloko martxa bat da.  ‘Launakua’ eta ‘Tríptico vasco’ obrak ere jotzen ditugu. Bi obra hauek beste noizbait interpretatuak izan dira baino aspaldi ez dira Errenterian interpretatu. Gure herriko musika da azken finean… bere ezpatadantzakin, fandangoarekin…

  • Nola egingo zenuke igandean, hilaren 19an, Foru Plazara Errenteriako Bandaren kontzertu honetara joateko jendeari gonbitea?

Ba etxean ez geratzeko esango nike, kalera ateratzeko, negua bukatu da! Eguraldi ona egin dezala espero dugu. Gure herriko musika ezagutzera etoz daitezela. Igande goizean egiteko plan polita eta berezia da eta Errenteriko Banda entzuteko aukera ezin hobea.