Jatorriz Nigerian sortu zen Afrobeat musika egiten dugu Makulu Ken taldekook nagusiki. Duela 10 urte baino gehiago hasi ginen hezurrak astintzen dituen deabruzko musika afrikar, dantzagarri eta polirritmiko hau lantzen eta euskaraz kantatu eta mundura zabaltzen. Beste lur batzuetako musika gure hizkuntzan, hango eta hemengo aberastasunak gozatuz. Afrobeat, eta beste iturri askotatik edan ditugun eta erraietan ditugun musika eta erritmoak mestizatuz, Euskalafrobeat.
Estudioko bi lan kaleratu ditugu, Makulu Ken lehena eta Kalè Kalè bigarrena. Gure musika herriz-herri ibili dugu, herriko festak, Donostiako Doka, taberna txiki eta handiak, Gasteizko Gaztetxea, Iruñako San Ferminak, Bilboko Kafe Antzokia, Kirkoketa festa Arizkunen, Errekaleor Errepublikan, Burgosen, Donostiako Dabadaban, Balentzian, Hika Ateneo Bilbon, Kilometroak-en, Herri Urratsen…gustura beti!
9 lagun taula gainean, saxoak, tronpeta, teklak, gitarra, baxua, perkusioa, bateria eta ahotsak.
Hitzak gaziak, garratzak, gozoak…gizarte kritika, gure buruari barre, pozoitutako geziren bat, besarkada bat. Pantailak itzali eta mugitzera gonbidatzen dugu, gure barruko zein kanpoko kate zurrunak apurtzeko musika eta hitzak eskainiz. Bizitzari azken ttantta arte zurrupatzera gonbidatzen dugu, landatu ditugun zuhaitz guztien fruituak, gaziak eta gozoak, jaso eta hauen zuku eta ardoak dastatu eta gozatzeari kantu egiten diogu. Eta uzta eskasa bada, ba elkarri heldu, eta aurrera! Hemen izango gara gure musiken erritmoak astintzen, kontzientzien zalantzak mugitzen eta bazterrak nahasten.
Los miembros de Makulu Ken interpretamos básicamente música Afrobeat, surgida originariamente en Nigeria. Hace más de diez años que empezamos a practicar esta diabólica, bailona y polirítmica música africana que sacude el cuerpo, en euskera y expandiéndola al mundo. Disfrutando la riqueza de músicas de otras tierras en nuestro idioma. Afrobeat, así como mestizando las músicas y los ritmos tomados de otras diversas fuentes, Euskalafrobeat.
Hemos publicado dos trabajos de estudio, Makulu Ken primero y Kalè Kalè segundo. Hemos paseado nuestra música por localidades diversas, Donostia, Gasteiz, Iruña, Bilbo, Arizkun, Burgos, Valencia… ¡siempre con gusto!
9 compañeros sobre el tablado, saxos, trompeta, teclados, guitarra, bajo, percusión, batería y las voces.
Palabras picantes, amargas, dulces… crítica social, reirse de uno mismo, alguna flecha envenenada, un abrazo. Invitamos a apagar las pantallas y a moverse, ofreciendo música y textos que sirvan para romper, tanto por dentro como por fuera, ancladas cadenas. Invitamos a sorber hasta la última gota de vida, entonamos el canto al disfrute tras degustar el jugo de las frutas plantadas y recogidas, las saladas y las dulces. Y si la cosecha no es abundante, ¡juntémonos y adelante!. Continuaremos zarandeando los ritmos de nuestras músicas, moviendo las dudas de las conciencias, mezclando orillas.