Germán Ormazabal
Piano eta akordeoiko goi mailako ikasketak burutu zituen Donostiako Musika Kontserbatorioan. Euskal Herriko Unibertsitatean Zuzenbidean Lizentziaduna da. Hamar urtez Euskadiko Orkestra sinfonikoaren Zuzendari Nagusia izan zen (1995-2005). Ondoren, zazpi urtean, Ikusi enpresako Zuzendari Orokorra izan zen eta azken sei urtetan Velatia taldeko goi kargua.