Coral Virgen de la Paz

Félix Floristánek Virgen de la Paz abesbatza 1969an sortu zuen, eta bere zuzendari izan zen 1975 bitartean. Lehen kontzertua Virgen de la Paz Ama Birjinaren bederatziurrenaren lehen egunean eman zuten. Hainbat jaialditan parte hartu izan du, Torreviejako Habanera eta Polifoniakoan, Ejea de los Caballereosekoan eta Iruñeko Gaiarre Antzokian, esate baterako.  María Bayo soprano famatua, abesbatzako kide aktiboa izan zen garai hartan, eta abesbatzako zuzendariak musika ikasketekin jarraitzera animatu zion.

Javier Murillo (1975-1981) eta  Jose Mª Garbayo abesbatzako zuzendari izan ziren Javier Sanjuán iritsi zen arte. Berarekin abesbatzak kontzertuak eman zituen Madrilen eta Mougronen (Frantzia). 1995ean Juan José Catalánek hartu zuen erreleboa eta 1999ko udazkenean Juan Andrés Jiménez Traín-ek (irakasle, konpositore eta musika moldatzailea) zuzendaritza bere gain hartu zuen eta ordutik bere zuzendaritzapean dirau 47 abeslari dituen ahots mistoen abesbatzak.

Bi disko argitaratu dituzte, Miscelanea eta Cantando a la Navidad; gai bakarrean oinarritutako kontzertu ikusgarriak eskaintzen dituzte Zintruenigon aire librean: Disney, Amerika, Italia edo tributuak, adibidez.

2017an koruko zuzendariak idatzitako Javier, Vida de un hombre santo obra berrestreinatu zuten Chapalangarra antzerki taldearekin lankidetzan. Ikuskizunak arrakasta handia izan zuenez, Iruñean eta Xabierko entzunaretoan errepikatu zuten.

Fue fundada en Cintruénigo por Félix Floristán en 1969, quien la dirigió hasta 1975. Su primera aparición pública fue el primer día de la Novena a la Virgen de la Paz. Ha participado en certámenes como el Nacional de Habaneras y Polifonía de Torrevieja, el de Ejea de los Caballeros así como en el Teatro Gayarre de Pamplona. Durante este periodo, fue miembro activo de la Coral la afamada soprano María Bayo, que fue animada por el director a seguir la carrera musical.

Han sido directores de la entidad Javier Murillo (1975-1981), José Mª Garbayo  hasta la llegada de Javier Sanjuán, quien dio un nuevo impulso  con actuaciones en Madrid y Mougron (Francia). En 1995 toma el relevo Juan José Catalán y en otoño de 1999 se hace cargo de la dirección Juan Andrés Jiménez Traín, profesor, compositor y arreglista musical, bajo cuya dirección continúa la coral compuesta por 47 voces mixtas.

Tienen en su haber dos discos, MiscelaneCantando a la Navidad y  realiza conciertos monotemáticos (zarzuela, melodías de Disney, América e Italia o tributos a cantantes españoles del pop y rock) al  aire libre en Cintruénigo, resultando auténticos  espectáculos.

En 2017 reestrenó la obra musical Javier, Vida de un hombre santo, compuesta por el director de la coral. El reestreno, realizado en colaboración con el grupo de teatro Chapalangarra, fue un éxito, repitiendo el concierto en Pamplona y en el Auditorio de Javier.