Maiatzak 19
Musika Garaikidea
Errenteria – Niessen Kulturgunea
20:00
Musikagile harrobi berria
Musikeneko geletatik sortutako sei musikagile berrire lanak aurkeztuko dira MUSIKASTEn ibilbide trebatua duen Ensemble KURAIA taldearen eskutik.
Ensemble Kuraia
1997an María Eugenia Luc-ek sortu zuen Bilbon, eta egun bertako zuzendari artistikoa da. Gure garaiko musikagileen obrak jakitera ematea da taldearen lehentasuna. Horretarako enkarguak egiten ditu, difusio programak eta hainbat erakunderekin proiektu pedagogikoak garatzen ditu, esate baterako Berlineko Klangzeitort-ekin, Bilboko Guggenheim museoarekin eta Euskal Herriko Unibertsitatearekin.