Oskarbi taldea 1966ko Eguberritan hasi zen kantuan, beraz 50. urteurrenetan dabiltza hilabete hauetan. Mendira Naiz disko berriak hamaikagarrena egiten du Oskarbiren diskografia luzean.
Oskarbi taldea Ez Dok Amairuren partaide izan zen lau urtez: 1968-1971. Ehundaka kantaldi eta kontzertu egin dituzte, hona aipamen batzuk: 1968an Eibarko sari nagusiaren irabazleak, 1975an Madrilgo Ateneoan kantaldia, 1976an Donostiako Belodromoan “24 ordu euskaraz” kantaldi erraldoian, 1979an Bilboko La Casillan Joan Manuel Serratekin emandako kantaldia, 1998an eta 2003an Quebek, Uruguai eta Argentinan egindako kantaldiak, azken urtean 50 urte ospakizunetan emandako kantaldiak bereziki joan den abenduan Victoria Eugenian emandako kontzertu berezia….
Oraingo Oskarbi taldearen partaideak: Iñaki Maritxalar (gitarra eta ahotsa, 1966-2017); Joxelu Treku (ahotsa eta aurkezpenak, 1966-2017); Maite Aizkorreta (ahotsa, 1966-1974; 1985-2017); Bakartxo Maritxalar (ahotsa, 1972-1978; 1985-2017); Carlos Ruiz (akordeoia eta ahotsa, 1976-2017); Gontzal Iñarra (flauta, 1976-2017); Beronik Ondikola (ahotsa, 1979-2017); Joana Ortega (pianoa eta teklatuak, 2013-2017); Maite Lopez de Arbina (biolina, 2015-2017); Sebastian Ustarroz (perkusioa, 2016-2017).