Nafarroako Orkestra Sinfonikoa

1879an Pablo Sarasatek sortu zuen Orquesta Sinfónica de Navarra (OSN) eta espainiar orkestra panoraman talderik zaharrena da. Baluarte Fundazioaren barruan dago, Nafarroako Gobernuak finantzatzen duena, eta ondorioz Foru Erkidegoko orkestra ofiziala da. Ia ehun eta berrogei urtetako ibilbidea duen orkestrak Espainia eta atzerriko auditorio, opera denboraldi eta jaialdi garrantzitsuetan parte hartu izan du.
Aipagarriak dira Pariseko Champs Elysées eta Châtelet antzokietan eskaini izan dituen emanaldiak, bai eta Universal Music zigiluak antolatutako kontzertuen bira. Erreferentziazkoa da Pablo Saraste musikagilearen obraren integralaren grabazioa, Tianwa Yang biolinistarekin Naxos zigiluarentzat. Zigilu honekin ere,  OSN grabazio programa bat garatzen ari da Antoni Wit poloniar orkestra zuzendariarekin, egun orkestrako zuzendari titularra dena.
Urteko denboraldian nafar publikora gerturatzen da Iruñean, Baluarte Auditorioan eta Tuteran Gaztembide antzokian, eta Foru Erkidego osoan zehar gizarte eta hezkuntza jarduera garrantzitsua garatzen du.
Zuzendaria Jesús Echeverría
orquesta-pablo-sarasate.com