Errenterian jaioa, Donostiako Goi Mailako Kontserbatorioan egin zituen musika ikasketak. José Luis Ansorenaren eskutik hasi zen kantagintzan Andra Mari abesbatzan. Donostiako Orfeoiko Kantu Eskolan Isabel Álvarezekin ikasten jarraitu zuen eta Italiara joan zen Claude Thiolasekin ikasteko. Psikologian Lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean.
1989an Concurso Internacional de canto Toti dal Monte-ko (Treviso – Italia) lehen saria lortu zuen eta Espainiako antzoki eta kontzertu areto ezberdinetan emanaldi ugari eman zituen, bai eta Austria, Frantzia, Holanda, Italia, Mexiko, Portugal, Suitza edo Estatu Batuetako eszenatokirik garrantzitsuenetan ere. Bere errepertorioan, beste batzuen artean, honako obrak aurkitzen ditugu: La Cenerentola, Il barbiere di Siviglia, Così fan tutte, Le nozze di Figaro, Don Giovanni, La clemenza di Tito, Orfeo, Falstaff, Les contes d’Hoffmann, Rigoletto, Faust, La forza del destino, Goyescas, Viento es la dicha de amor…
Oratorioa eta antzinako musikaren eremuetan jarduera garrantzitsua garatu du. Capella Reial de Catalunyako kide izan zen eta zuzendari garrantzitsuen ardurapean lan eginez. Asté Audivis, Accentus, Alia vox, Naxos, Sony, Tritó, Elkar eta Claves-entzat grabazioak egin ditu. 2001etik Musikenen kantuko irakaslea da.