
Maiatzak 27 - Larunbata
Amaierako kontzertua
Errenteriako Fatimako parrokia
20:30
Nafarroako Orkestra Sinfonikoa
MUSIKASTEren amaierako ekitaldiari nafar kutsua antzematen zaio, Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren partaidetzagatik, Jesús Echeverriaren zuzendaritzapean, bai eta interpretatuko den programagatik ere. Kontzertuko azken obrak, Pablo Sorozábalen hain ezaguna ez den musika berreskuratuko du.
Andra Mari Abesbatza
Aurten Andra Mari Abesbatzaren sortzuntzaren berrogeita hamargarren urtemuga betetzen da. Kontzertuko azken obrak, Pablo Sorozábalen hain ezaguna ez den musika berreskuratuko du. Lehen aldiz suite moduan azalduko zaizkigu, aurrerago ezagunagoak egin ziren Pablo Sorozábalen obren zatiak Andra Mari Abesbatzaren ahotan, bere sorkuntzaren berrogeita hamargarren urtemugaren amaierako ekitaldia izango den emanaldian.
Jesús Echeverría
23 urterekin Donostiako Ganbera Orkestra sortu zuen. Vienako kontserbatorioan Julius Kalmar-ekin ikasi zuen eta beranduago Londoneko Royal Academy of Music-en Colin Davis eta George Hurst izan zituen irakasle. Orkestra ugari zuzendu ditu, beste batzuen artean Errusia eta Letoniakoa, eta Espainia, Japon eta Polonian zehar birak egin ditu.