Landarbaso abesbatza

1991 urtearen bukaeran sortu zen Errenterian, musika egiteko gogo handia zuen gazte talde baten eskutik. Gaur egun abesbatza bataz beste 29 urteko 45 abeslarik osatzen dute. Taldea, hasieratik, Iñaki Tolaretxipiren zuzendaritza musikalaren pean egon da.
Landarbasok errepertorio zabala lantzen du, hainbat garai eta estilotakoa, bai obra profano eta baita eliza obrak ere abestuz. Korurako euskal abesti ugari estreinatu ditu. Landarbaso abesbatzak euskal folkloreari lotutako obrak sortu eta harmonizatzen ditu, eta Konplize ditut eta…, Landarbaso Munduan I eta II edo Landarbaso 25! egitasmoak publikoaren aurrean aurkeztu ditu. Taldeak 2016 urtean bere 25. Urteurrena ospatu zuen, eta ordutik haur eta gazte taldeak ere baditu.
Azken urte hauetan, penintsulan zehar, ziklo, lehiaketa eta kontzertu askotan parte hartu du abesbatzak eta 2001etik aurrera abesbatza nazioarte mailako lehiaketetatik gonbiteak jasotzen hasi zen, sari garrantzitsuak eskuratuz. Landarbaso Abesbatzak 4 sari nazional eta nazioarteko 14 ditu.
Director Iñaki Tolaretxipi
www.landarbaso.com