Jesús Echeverría

23 urterekin Donostiako Ganbera Orkestra sortu zuen. Vienako kontserbatorioan Julius Kalmar-ekin ikasi zuen eta beranduago Londoneko Royal Academy of Music-en Colin Davis eta George Hurst izan zituen irakasle. 1988an Nafarroako Orkestra Sinfonikoarekin lankidetzan hasi zen, eta 1989an Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin aritu ze zen estraineko aldiz. Londonen egon zen garaian The European Sinfonia sortu zuen.
Orkestra ugari zuzendu ditu, beste batzuen artean Errusia eta Letoniakoa, eta Espainia, Japon eta Polonian zehar birak egin ditu. Orkestrako Ikasketen koordinatzaile gisa Musikeneko Orkestra Sinfonikoarekin egitasmo ugari garatu ditu.  Opera eta zarzuela zuzentzen ditu maiz.
Jesús Echeverria musikagile aipagarria da. Agustín González Acilu, Francisco Escudero, Tomás Marco eta Cristóbal Halffter-ekin ikasi zuen eta sari ugari irabazi ditu, esate baterako Nazioarteko Pablo Sorozábal Konposizio Lehiaketa (1999), Joaquín Turina Saria, edo Composición Ciutat d´Alcoi (2000).
Gaur egun, Musikene – Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegiko analisi ikasketetako irakaslea da. 2015-16 denboralditik Nafarroako Orkestra Sinfonikoko zuzendaria da.