Itziar M. Galdos

Itziar M. Galdos donostiarra da. Bere ibilbide artistiko gehiena Norvegian garatu du, azkeneko 32 urteetan bere bizilekua izan dena.
Norvegiako Opera Nazionaleko abeslari bakarlari atzerritar bakanetakoa da eta bere errepertorioan 50 pertsonaia baino gehiago ditu. Bai entzulegoak eta baita hedabide desberdinek ere bere interpretazioak goraipatu dituzte, Desdemona, Tosca, Manon Lescaut, Elisabeth (Tannhäuser operan), Rusalkako Printzesa (Rusalka–Dargomizhski operan) eta Verdi-ren Lady Macbeth lanetan besteak beste.
Honetaz gain, Per Arne Frantzekin batera argitaratu dituen bi albumetan Lied eta abestien interprete sutsua dela nabarmentzen da.
Bere jarduera artistiko apartari esker, 2013 urteanIsabel Katolika-ren Lehen Ordenaren Gomendioa jaso zuen.