Schola Easo

Easo Escolaniatik hautatutako mutil talde batek eta Easo Abesbatzako baxuek osatzen dute abesbatza hau. Bi erakundeek ibilbide oparoa izan dute, eta Easo Scholan elkartzen dira, berarentzat espresuki pentsatutako errepertorioa garatzeko.
Bere ibilbideari hasiera eman zion J. Haydn-en “Sancti Joannes de Deo” meza interpretatuz, Irun Fundazioko Orkestarekin batera Juanjo Menaren zuzendaritzapean Irungo Amaia Kulturgunean. Donostiako Musika Hamabostaldiko hainbat ediziotan parte hartu izan du, bai eta Lanvellec-eko XVI Festival de Musique Ancienne-n, Madrilgo Festival de Arte Sacro-n, Jazzaldiaren 35. edizioan, Donostiako Fundación Kursaal-en zikloetan bai eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren zikloetan ere.
Hainbat talderekin lan egin izan du, esate baterako: Euskadiko Orkestra Sinfonikoa,
Gasteizko Jesús Guridi Ganbera Orkestra, Irungo Luis Mariano Orkestra, Spanish Brass luur-Metalls. Maisu askorentzat ere lan egin izan du, esate baterako José Manuel Azkue, Oscar Candendo, Juan José Ocón,  José Antonio Pascual, Aldo Salvagno, Juan José Mena edo Diego Fasolis.
Easo Scholak Francisco Escudero, Tomás Aragüés edo Lorenzo Ondarraren obrak estreinatu ditu eta J. Haydn, A. Soler, edo Herbet-en obrekin eta euskal errepertorio tradizionaleko obrekin hiru CD grabatu ditu.
Zuzendaria Gorka Miranda
www.coroeaso.com