Ensemble Kuraia

1997an María Eugenia Luc-ek sortu zuen Bilbon, eta egun bertako zuzendari artistikoa da. Gure garaiko musikagileen obrak jakitera ematea da taldearen lehentasuna. Horretarako enkarguak egiten ditu, difusio programak eta hainbat erakunderekin proiektu pedagogikoak garatzen ditu, esate baterako Berlineko Klangzeitort-ekin, Bilboko Guggenheim museoarekin eta Euskal Herriko Unibertsitatearekin.
Musika garaikidearen inguruko hainbat jaialdi eta ekitalditan parte hartu izan du Europan (Espainia, Italia, Alemania) eta Latino Amerikan (Mexiko eta Peru).
Ensemble Kuraia, Kuraia jaialdiko eta Bilboko J.C. Arriaga Kontserbatoriokoa talde egoiliarra da. Bere azken diskoa “De aire y luz” (Orpheus) María Eugenia Luc-ren musika ziklo integralaren izen berbera du, eta 2016an Melómano de Oro saria jaso zuen.
2014an Yoko Ono artistarekin parte hartu zuen “Sky piece to Jesus Christ” performance-an. 2011en “Hamar” DVDa grabatu zuen, Gabriel Erkorekaren obrekin, eta Fundación BBVAren (Sintonía zigilua) babesarekin. Luis de Pablo eta Félix Ibarrondori buruzko dokumentalak grabatu zituzten, eta ganberako opera eta musika antzezlan ezberdinak estreinatu izan dituzte. RNE-Radio Clasica-l eta Latino Amerikako hainbat irratik Ensemble Kuraiaren lanak zuzenean eman dituzte.
Zuzendaria Andrea Cazzaniga
www.ensemblekuraia.es