1974 Bilbon jaioa, Enrike Solinís Azpiazu gitarra eta antzinako musika Bilboko J.C Arriaga kontserbatorioan eta Catalunyako Escola Superior de Musica-n, goi mailako ikasketak egin zituen, hurrenez hurren. Nazioarteko hainbat gitarra lehiaketetan saritua izan da, besteak beste, Concurso Internacional de Comillas, Concurso Internacional Ataulfo Argenta, Concurso Internacional Andrés Segovia, etab. Betidanik kultur, lurralde eta garai desberdineko musikaz erakarria izan da eta horrek musikaren kontzeptu pertsonala eta paregabea jotzea eraman dio
Urtez urte, Enrike bakarlari zein baxu-kontinuo jotzaile moduan talde desberdinetan gonbidatua egon da, besteak beste, Hesperion XXI, Le Concert des Nations eta Capella Reial de Catalunya, Jordi Savallen zuzendaritzapean, Concerto Vocale eta Akademie für Alte Musik Berlin René Jacobsen zuzendaritzapean, Le Concert d’Astrée Emmanuelle Haimen zuzendaritzapean, The Rare Fruits Council Manfredo Kraemeren zuzendaritzapean etab. Europa eta Amerikako nazioarteko lehiaketa eta aretorik garrantzitsuenetan parte hartu ohi du.
2006an berak sortutako Euskal Barrokensemble taldearen zuzendaria da eta hainbat grabaketak burutu ditu zenbait zigilurentzat, besteak beste, Glossa, KLE, Ausrecords, La má de Guido, Arsis, Zig-Zag Territoires, Alia.