RIFF, RAG, BEND, BEAT ... SWING

Musikaste 45. edizioak Errenteriako Lehen Hezkuntzako ikasleei eskaintzen dien kontzertu didaktikoaren izenburua RIFF, RAG, BEND, BEAT… SWING!!!! da. Errenteriako ikastetxeetan gauzatuko den sentsibilizazio prozesu baten amaiera da kontzertua. Errenteria Musikalekin lankidetzan, Hezkuntza centro honetako bederatzi irakasleez osatutako talde batek interpretatuko du. Ana Egiazabalek prestatu du gidoia eta bera izando da kontzertu hau aurkeztuko duena.

 

Ikasleek Amerikan XIX. mendearen amaieran eta XX. mendearen hasieran sortutako musika estiloen jatorria ezagutzeko aukera izango dute.

Musika mota honekin izango duten zuzeneko kontaktuari esker hainbat sonoritate eta insturmentu ezagutu ahal izango dituzte. Halaber, estilo hauekin lotutako dantza  ezagutuko dute: klakea.

Interpreteak, Errenteria Musikaleko irakasleak

—  Marixi Sesma, klarinetea

—  Aitor Gaston, tronpeta/fliskornoa

—  Julen Izarra, Saxofoia

—  Cele Barros, tronboia

—  Abel Perona, baxua

—  Iraide Ansorena, batería

—  Ana Camarero, gitarra/ banjo

—  Javi Fernández, pianoa

—  Larraitz Ugartemendia, Klake/lindy hop/….