1976an Tarragonan jaio zen. Joana Albiol irakaslearekin ikasi zuen Tarragonako Kontserbatorio Profesionalesan eta goi mailako gradua J.L. Rodrigo-rekin eta Carles Trepat-ekin. Hobekuntza ikastaroak J.L. Rodrigo, D. Russell, C. Trepat, M. Socias, G. Arriaga, H. Geller, J. Cardoso, J. Tomás, F. Rodríguez, E. Falú, R. Dyens eta E. Fisk-ekin egin zituen, beste batzuen artean.
1985-86 ikasturtean zehar Mª Luisa Anido ezagutu zuen eta lan harreman luze bati ekin zioten: Tárrega, Llobet eta espainiar musika interpretatzen hasi zen, eta batez ere bere konposizio izaera, estilo eta interpretazio bikainaz hornitu zen.
Carmen Becerrak nazio nahiz nazioarte mailan sari ugari jaso ditu Espainian, Italian eta Polonian, eta kontzertu ugari eman ditu ia Espainia guztian, bai eta Polonian, Italian, Chilen, Argentinan eta Txinan ere.
2007an Opera Tres-en eskutik La obra de María Luisa Anido bere lehen diskoa kaleratu zuen, eta bertan Anidoren 19 pieza interpretatzen ditu interpretatu zituen.
Kontzertista jarduera eta jarduera pedagogikoak uztartzen ditu gaur egun. Cuarteto Anido-ko kide da eta Donostiako Aiete Musika Eskolan klaseak ematen ditu.