Maiatzak 25 - Osteguna

Ganbera Musika

Errenteriako Niessen Kulturgunea

20:00

 

Gitarraren erabilera Euskal Herrian izango da MUSIKASTEko egun baten ardatza. Hiru interprete garrantzitsuren eskutan Ricardo Isasiren lanak, bai eta Oñatiko Cortabarria funtsean edo Ángel Segurarenean biltzen direnak ere entzungai izango ditugu. Azken funts hau Eresbilen gordetzen da.

Carmen Becerra

1976an Tarragonan jaio zen. Joana Albiol irakaslearekin ikasi zuen Tarragonako Kontserbatorio Profesionalesan eta goi mailako gradua J.L. Rodrigo-rekin eta Carles Trepat-ekin. Carmen Becerrak nazio nahiz nazioarte mailan sari ugari jaso ditu Espainian, Italian eta Polonian, eta kontzertu ugari eman ditu ia Espainia guztian, bai eta Polonian, Italian, Chilen, Argentinan eta Txinan ere.2007an Opera Tres-en eskutik “La obra de María Luisa Anido” bere lehen diskoa kaleratu zuen, eta bertan Anidoren 19 pieza interpretatzen ditu interpretatu zituen.

Andrea González

2010 eta 2016 bitartean goi mailako ikasketak egin zituen Düsseldorf-eko (Alemania) Robert Schumman kontserbatorioan, Joaquin Clerch maisuarekin.Nazioarteko lehiaketa askotan parte hartu izan du eta 20tik gora sari lortu ditu Espainia, Italia eta Alemanian. 2017an bere lehen diskoa grabatuko Naxos diskoetxearekin eta nazioarte mailan kontzertu eta masterclass ezberdinak emango ditu.

 

Enrique Solinís

1974 Bilbon jaioa, Enrike Solinís Azpiazu gitarra eta antzinako musika Bilboko J.C Arriaga kontserbatorioan eta Catalunyako Escola Superior de Musica-n, goi mailako ikasketak egin zituen, hurrenez hurren. Nazioarteko hainbat gitarra lehiaketetan saritua izan da, eta bakarlari zein baxu-kontinuo jotzaile moduan talde desberdinetan gonbidatua egon da.
2006an berak sortutako Euskal Barrokensemble taldearen zuzendaria da eta hainbat grabaketak burutu ditu.