Andrea González

http://www.andreagonzalezcaballero.com/
Zazpi urterekin hasi zen gitarra ikasten Eibarko Andrés Eguiguren musika eskolan, Ana María Caballero, bere amaren eskutik. Paraleloki Bienvenido Rodríguez eta Carmen Becerra irakasleen klaseak jaso zituen. 2010 eta 2016 bitartean goi mailako ikasketak egin zituen Düsseldorf-eko (Alemania) Robert Schumman kontserbatorioan, Joaquin Clerch maisuarekin. 2013an Erasmus beka eskuratu zuen eta Austriako Goi Mailako Klagenfurt musika eskolan ikasi zuen Marco Tamayo maisuarekin.
Nazioarteko lehiaketa askotan parte hartu izan du eta 20tik gora sari lortu ditu Espainia, Italia eta Alemanian. Zortzi urtetatik kontzertu ugari eskaini ditu Espainia, Italia, Holanda, Alemania, Kuba, Mexiko eta Hungariako jaialdi ezberdinetan. Londoneko “International Guitar Foundation”ek aukeratu zuen 2016an zehar Erresuma Batuetako jaialdi ezberdinetan kontzertu ezberdinak emateko, esate baterako, London International Guitar Festival edo Bath International Guitar Festival beste batzuen artean.
2017an bere lehen diskoa grabatuko Naxos diskoetxearekin eta nazioarte mailan kontzertu eta masterclass ezberdinak emango ditu.