José  Luis  Ansorenak  1966  sortua,  aurten  bere  sorkuntzaren  urrezko  ezteiak  ospatzen  ditu.  Ansorena  bera  izan  zen  koruaren  zuzendari  1966tik  1994an  jubilatu  zen  arte;  orduan  José  Manuel  Tifek  hartu  zion  txanda  eta  bertako  zuzendari  izan  zen  2015  arte.  Gaur  egun  Andoni  Sierra  eta  Joxean  Pascual  dira  Andra  Mari  Abesbatzaren  zuzendari  artistikoak.   Hainbat  txapelketatan  sariak  irabazi  ditu  eta  estatuko  agertoki  garrantzitsuenetan  eman  ditu  emanaldiak.  Europako  hainbat  herrialdetan  eta  Argentinan  birak  eskaini  ditu.
Besteak  beste,  Euskadiko  Orkestra  Sinfonikoarekin,  Bilbokoarekin,  Espainiako  Nazionalarekin,  Tenerifekoarekin,  Galiziakoarekin,  Scottish  Chamber  Orchestrarekin,  Buenos  Aireseko  Filarmonikarekin,  XVIII.  mendeko  orkestrarekin,  Cadaquéseko  Orkestrarekin,  Akitaniako  Bordeleko  Nazionalarekin,  Mahler  Chamber  Orchestrarekin  edo   Frankfurteko  Irratiko  Orkestra  Sinfonikoarekin  aritu  da  elkarlanean,  eta  zuzendari  izan  ditu  Fr.  Brüggen,  E.  García  Asensio,  O.  Alonso,  A.  Boreyko,  A.  Orozco-Estrada,  R.  King,  Ph.  Pickett,  J.  López  Cobos,  C.  Rizzi,  A.  Ros  Marbá,  J.  Mena,  V.  Pablo  Pérez,   M.  Honeck  edo  Ph.  Herreweghe  beste  askoren  artean.
Hemeretzi  disko  grabatu  ditu,  koru  musikan  genero  guztiekin,  operak  eta  zartzuelak  barne,  euskal  musikan  espezializatua  badago  ere.  José  Luis  Ansorenaren  eskutik  1973an  Errenterian  geroztik  urtero  egiten  den  Musikaste  jaialdia  sortu  zuen.  1974an,  berriz,  Eresbil  –  Musikaren  Euskal  Artxiboa  sortu  zuen.