Alain Ayerdi

Euskal Herriko Goi-mailako Musika Zentroan (Musikene) lizentziatua da tronboi espezialitatean Juan Real, Dani Perpiñan eta Alberto Urretxo irakasleen eskutik. Tronboiko hainbat masterclass hartu ditu F. Rosario, U. Urretxo, M. Templeton, Ch. Vernon eta J. Markey-ren eskutik. Euskal Herriko Gazte Orkestrako titularra izan zen 2005-2007 urteetan, eta Presjoven eta Leioako Gazte Orkestra bezalako gazte taldeetan parte hartu du.
Kantuari dagokionez, profesional mailako kantuko titulua du Donostiako Francisco Escudero Kontserbatorioan Ainhoa Merzeroren irakaskintzapean. Maite Arruabarrenarekin eta Carlos Menarekin teknika landu zuen. Mainz hiriko Europa Choir Academy taldearekin, Donostiako Orfeoia, Coro Intermezzo, Coro de la Orq. Sinf. de Galicia, Capilla Peñaflorida edo Kup  taldeekin abestu izan du.  Antzinako musikako Aequal Ensemble ahots laukoteko sortzailea izan zen.
Hainbat Orkestrekin instrumentista gisa aritu izan da, esate baterako Bilboko Orkestra Sinfonikoa, Euskadiko Orkestra Sinfonikoa, Nafarroako edo Burgoseko Orkestra Sinfonikoak, Bilbao Philarmonia eta Bilboko banda munizipala. Gaur egun, Andoni Sierraren gidaritzapean dauden Conductus Ensemble eta Santa Mariako Kaperako ganbara orkestren kide da.
Tronboi, tuba eta bonbardinoko irakaslea da Irungo Kontserbatorioan. 2015. urtetik Errenteriako musika kultur elkarteko Bandako zuzendaria da
.