Bilbon jaio zen. Organista titulua Musikenen eskuratu zuen Esteban Landart, Loreto F. Imaz eta Loïc Mallié irakasleekin. Kontzertuak eman ditu Bilboko Katedralean, Valladolid-eko Museo Nacional de Escultura-n, edo Intérpretes del Hospital de los Venerables (Sevilla) zikloan, azken hau Radio Clásica-k emititu zuelarik. Musikaren Historian eta Zientzietan lizentziatua da eta Hispaniako Musikari buruzko Masterra egin zuen Valladolid-eko Unibertsitatean. Egun, doktoretza ikasketak egiten ari da Nicolás Ledesmaren inguruan zentro honetan bertan. Musiker aldizkariak bere ikerketa bat publikatu zuen 2012an, eta berriki bere Ikasketen Amaierako Lana ere publikatu du: “Técnica interpretativa del órgano en la España del siglo XIX: una aproximación a la tratadística”. Lan hau Musikenen egin zuen eta beragatik Musikene-Orfeón Donostiarra I Saria irabazi zuen. Bilboko San Antón parrokiako organista lanak egiten ditu eta hiri horretako Santiago Katedraleko laguntzailea ere bada.
Isabel Álvarez López
Medina del Campo-n jaio zen. Klarinetista eta musika eta mugimenduko irakaslea da. Medina del Campo-ko Bandako kide izan zen eta Bruno Forst-ek zuzentzen duen Camerata Vallisoletanako fundatzaileetako bat ere izan zen. Musika pedagogian interes handia du. Ohiko instrumental hezkuntzaz gain, hezkuntza metodologia ezberdinak ezagutu nahi izan ditu, eta Joan Llongueras-en (Barcelona) eskolako Jacques-Dalcroze ziurtagiria lortu zuen. Valladolid-eko Unibertsitateko Musikaren Historia eta Zientzia ikasketak egin ditu. Klarinetearen hezkuntzan sakontzeko, XX. mendeko errepertorioan klarinetearen tekniken inguruan egin zuen bere ikasketen amaierako lana. Eta ondorioz modu autodidakta batean flauta trabesera eta saxofoi-era gerturatu zen. Valladolid-eko Colegio Interacional-eko musika irakaslea da.