Smash Ensemble

Bai SMASH ensemble, bai Musika Garaikideko Nazioarteko SMASH jaialdia, musika klasiko garaikidea sortzeko eta jakitera emateko xedea duen SMASH elkartearen komunikazio gailuak dira.

SMASH Ensemblek Frantzian, Lituanian, Portugalen, Alemanian, Txekiar Errepublikan, Italian, Finlandian, Mexikon eta Espainian emanaldiak eskaini izan ditu, jaialdi eta kontzertuen denboraldi ezberdinetan. Musika klasiko garaikidearen baitan joera artistiko ezberdinak bateratzeko bokazioa duten hiru proiektu garrantzitsu sortu ziren 2011. urtean: Pierrot Lunaire/Bunraku, Arnold Schönbergen obra musikala eta Bunraku japoniar txotxongiloak uztartzen zituen eszenaratzea; Lengu’entrebescada, XII. Mendeko trobalarietan inspiratutako olerki eta musika zikloa; Academia Ambulante, jarduera ezberdinen bitartez  hezkuntzako egitura ezberdinei musika klasiko garaikidea erakutsi eta transmititzea xede duena. 2012an antecommeDia (2006-2012) estreinatu zuen, Dante-ren Commedian inspiratutako José Lusi Toráren obren ziklo instrumentala.

Carola Schlüter, sopranoa
Natalia Baquero, pianoa 
Sisco Aparici, perkusioa
Karolina Michalska, biolina