Urtero Errenterian ospatzen den EUSKAL MUSIKAREN ASTEAK, aurten 44. urte beteko dituenak, AHOTSA izango du ardatz nagusi. Errenteriako Andra Mari Abesbatzaren berrogeita hamargarren urteurrena ospatu nahi izan du, jaialdiaren fundatzailea baita.

2016an ere, Donostia izango dugu Europar Kulturaren Hiriburu. Hiriburutzako Bulegoarekin lankidetzan eta “Elkarrizketak” programaren markoaren baitan, MUSIKASTEK bi programa aurkeztuko ditu:

BASQUE LIEDER, hizkuntza europarretan konposatu zuten euskal musikagileen lanei buruzko bidaia denboran zehar. Hiru ataletan sailkatzen da: hamazortzigarren mendeko saloia Rophino Lacy inglesez edo Pierre Garat frantsesez; Kantu eta aria erromantikoa Hilarión Eslava edo Joaquín Gaztambide italiarrez; eta XX. Mendeko kantua Pablo Sorozabal edo Andrés Isasirekin alemaniarrez.

EZ DOK AMAIRU, Euskal kantagintza berriari omenaldia, egungo 12 musikagilek Lourdes Iriondok, Xabier Letek, Benito Lertxundik, Julen Lekuonak eta Jose Angel Irigaraik egin zituzten abestien korurako moldaketen bidez.

MUSIKASTEn jazz musikari harrobi berria aurkeztuko dugu, Donostia, Bilbo eta Vitoria-Gasteizeko kontserbatorioetako Big-Band-en parte hartzearekin, jazzak egungo  hezkuntza sisteman duen bizitasunaren adierazgarri.

MUSIKASTEk sorkuntza plastikoko GAUR TALDEA gogora ekarri nahi du musika garaikideko autoreen musikaren bitartez, beste batzuen artean: Ramón Lazkano, Bruno Dozza, Paula Álvarez, Brais Nóvoa, Diego Parra edo Francisco José Domínguez. Era berean Sara Sotoren Karraxis obra entzungai izango dugu Néstor Basterretxearen testuetan oinarritua dagoena.

 

Asteari amaiera emango diogu, Ramon Lazkanok orkestratu duen Mikel Laboaren Gernika – Lekeitio 4 obrarekin; Vicente Goicoechea konpositorearen erlijio musika ere gogora ekarriko dugu eta Andra Mari Abesbatzaren berrogeita hamargarren urteurrenaren abiapuntu gisa, Gabriel Loidiren Balea obra estreinatuko da.

 

 

 

Argazkiak: Iñigo Arizmendi