OÑATIKO GANBARA ABESBATZA

1994an sortu zen koru elkarte honek, koru musikan sakontzea eta kalitate maila handienetara helduz disfrutatzea du xede. Hasierako ilusio berdinarekin, elkartea hogeita hamar pertsonek osatzen dute Aitor Biainen zuzendaritzapean.

Bere hamargarren urteurrenaren ospakizun ekintzen baitan Sagatz lehen diskoa aurkeztu zuten 2004ko abenduan. Bi hamarkadetako ibilbidean Oñatiko Ganbara Abesbatzak hainbat jaialditan parte hartu izan du Euskal Herrian, Espainian nahiz atzerrian.  Rojales (Alakante, 2004), Tolosa (2006), Maribor (Eslovenia, 2006), Avilés (2012), Spittal an der Drau (Austria, 2003), Ejea de los Caballeros-eko (Zaragoza, 2013, 2014) lehiaketetan sariak jaso ditu.

Euskal Musikak eta egungo konpositoreen sorkuntzek garrantzi berezia dute errepertorio zabala duen talde honentzat.