Nafarroako Ganbera Abesbatza (CCN-NGA)

Iruñean sortu zen 2008an eta bere sorkuntzatik David Guindano Igarreta da bertako Zuzendari Artistikoa. Hiru atal ditu erakundeak: Capilla RenacentistaMichel Navarrus”, Hispaniar Errenazimentuan eta Barrokoan espezializatua; Formazio Klasikoa, XVIII. mende erdialdetik egun arteko mendebaldeko koru musikan espezializatua, musika folkloreari garrantzi berezia eskainiz; Jazzy Leap eta Jazzy Leap Band, jazz eta beste musika urbanotan espezializatutakoa. Lehen biak erakundearen zuzendari artistikoak zuzentzen ditu, eta hirugarrena Andoni Arcilla Ballagrida-k.

Formazio Klasikoak Nafarroako Programazio garrantzitsuenetan parte hartu izan du (Baluarte, Barañain-go Auditorioa, Gayarre Antzokia, Tuterako Gaztambide Antzokia). Aipagarriak dira, beste batzuen artean, Madrilgo Teatro Españolen eta Tianjineko Antzoki Nagusian eta Pekineko Antzoki Nazionalean eskainitako emanaldiak. Hainbat ekoizpen eszenikoetan parte hartu du eta Temporada Encantando programazioan ohikoa da, CCN/NGA berak ekoizten duena.

Bi disko kaleratu ditu: Antologia. Felipe Gorriti (ARSIS, 2012) eta Lili eder bat. Padre Donostia (CCNMUSIC, 2014).

 

Zuzendaria  David Guindano
Pianoa Andoni Arcilla 
www.coraldecamaradenavarra.com