Landarbaso abesbatza

1991 urtearen bukaeran sortu zen Errenterian, musika egiteko gogo handia zuen gazte talde baten eskutik. Gaur egun abesbatza bataz beste 29 urteko 45 abeslarik osatzen dute. Taldea, hasieratik, Iñaki Tolaretxipiren zuzendaritza musikalaren pean egon da. 2016an bere 25. urteurrena betetzen du.Landarbasok errepertorio zabala lantzen du, hainbat garai eta estilotakoa, bai obra profano eta baita eliza obrak ere abestuz.

Landarbaso Abesbatzak sorkuntza eta euskal folklorearen harmonizazio lana egiten du,  bai abesbatzari eta baita gaur egungo musika munduari ere lan ildo berriak eskainiz.

Azken urte hauetan, penintsulan zehar, ziklo, lehiaketa eta kontzertu askotan parte hartu du abesbatzak eta 2001etik aurrera abesbatza nazioarte mailako lehiaketetatik gonbiteak jasotzen hasi da, sari garrantzitsuak eskuratuz. Landarbaso Abesbatzak 4 sari nazional eta nazioarteko 14 ditu.

Zuzendaria Iñaki Tolaretxipi
Pianoa Oier Etxaburu 
www.landarbaso.com