Andra Mari Abesbatza

José Luis Ansorenak 1966an sortua, arten bere sorkuntzaren urrezko ezteiak ospatzen ditu Ansorena bera izan zen koruaren zuzendari 1966tik 1994an jubilatu zen arte; orduan Jose Manuel Tifek hartu zion txanda eta bertako zuzendari izan zen 2015 arte, gaur egun Andoni Sierra eta Joxan Pascual dire Andra Mari Abesbatzaren zuzendari artistikoak.
Hainbat txapelketatan sariak irabazi ditu eta estatuko agertoki garrantzitsuenetan eman ditu emanaldiak. Europako hainbat herrialdetan eta Argentinan birak eskaini ditu.
Besteak beste, Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin, Bilbokoarekin, Espainiako Nazionalarekin, Tenerifekoarekin, Galiziakoarekin, Scottish Chamber Orchestrarekin, Buenos Aireseko Filarmonikarekin, XVIII. mendeko orkestrarekin, Cadaquéseko Orkestrarekin eta Akitaniako Bordeleko Nazionalarekin aritu da elkarlanean, eta zuzendari izan ditu Fr. Brüggen, E. García Asensio, O. Alonso, A. Boreyko, A. Orozco-Estrada, R. King, Ph. Pickett, J. López Cobos, C. Rizzi, A. Ros Marbá, J. Mena, V. Pablo Pérez edo M. Honeck beste askoren artean.
Hemeretzi disko grabatu ditu, koru musikan genero guztiekin, operak eta zartzuelak barne, euskal musikan espezializatua badago ere. José Luis Ansorenaren eskutik 1973an Errenterian geroztik urtero egiten den Musikaste jaialdia sortu zuen. 1974an, berriz, Eresbil – Musikaren Euskal Artxiboa sortu zuen.
Zuzendaria Jose Antonio Pascual
www.coralandramari.com