MUSIKASTE – Euskal Musikaren Asteak 52. edizioari ekin dio 2024an, Eresbil-Musikaren Euskal Artxiboaren urrezko ezteien ospakizun betean.
Eresbil 1974an sortu zen, eta bere jatorria Musikaste jaialdiaren errepertorioa euskal musikagileen lanez hornitzea izan zen, astean zehar interpretatuak izateko. Bere bilakaeran erabakigarria izan da, euskal musika-ondarea babesteko lan eskerga eginez.
Hori guztia ez zatekeen posible izango erakundeen, enpresen eta, batez ere, Errenteriako publikoaren konplizitaterik gabe, urtez urte kontzertuetara joan dena.
Antolatutako 13 kontzertuetatik 7 Lekuona Fabrikan egin dira, Errenteriarrontzat jada enblematikoa bilakatu den agertokian, eta aurtengo edizioan Musikastera bertaratu diren 3.503 lagunetatik 2.985 Lekuona Fabrikara hurbildu dira.