Edizio honi buruzko datu batzuk:
MUSIKASTEren urrezko ezteien ondoren, MUSIKASTEren musika programazioaren kalitatea eta aniztasuna mantentzea izan da gure gain hartu nahi izan dugun erronka. Maiatzaren 16tik 27ra bitartean egindako 15 kontzertuek Errenteria Euskal Herriko musika hiriburu bilakatu dute.
Aurreko urtean ekindako ospakizunei amaiera emateko, otsailaren 2an Eresbileko Musikasteren 50 urtemugako argitalpena aurkeztu zen.
Jon Baguesek eta Pello Leiñenak batera idatzitako argitalpenak 1973ko lehen jaialditik 2022ra arteko errepasoa egin du.
Bere historia eta zifrak, prentsako iritziak, garai hartako binetak, argazki-galeria eta aurkibide ugari aztertuz gero, interprete eta konpositore asko gogora ekarri dira.