Select Page

Musikasteren 47. edizioa Ensemble Kuraiaren kontzertuarekin hasi zen, eta Alejandro Gwynn, Irati Alonso, Raúl Suárez, Paloma Virseda, Mikel Iturregi eta Jagoba Astiazaranen obrak interpretatu zituen.

Antzinako musikaren egunean, Khantoria taldeak Joaquín Oxinaga, José Larrañaga, María Antonia Mazarredo eta Juan Andrés Lonbideren lanak interpretatu zituen.

Ganbera-musikaren egunean, Garikoitz Mendizabalek, Elene Arandiak eta German Ormazabalek Tomas Garbizu, Eduardo Gorosarri, Xabier Lete eta Benito Lertxundiren lanak interpretatu zituzten, besteak bese.

Abesbatzen egunean, Cintruenigoko Virgen de la Paz abesbatzak Pablo Sarasate eta Manuel Turrillasen obrak interpretatu zituen, Choeur Ascèse taldeak Maurice Ravel, Junkal Guerrero eta Eva Ugalderen lanak, Landarbaso abesbatzak Xabier Lete eta Juan C. Pérezenak eta Náyade Abesbatzak, Kalakanekin batera, Idoia Azurmendi eta Ferenc Farkasen lanak.

Edizio hori amaitzeko, Bilboko Orkestra Sinfonikoak eta Andra Mari abesbatzak Gotzon Aulestiaren Orkestrarako kontzertuaren II. mugimendua estreinatu zuten. Gainera, Rodrigo A. de Santiagoren Jesús Guridiri omenaldia, Isabel Urrutiaren Haizearen nahiak eta Fernando Velázquezen El Orfanato filmaren suitea interpretatu zituzten.

 

Isabel Urrutiaren Haizearen nahiak (zatia). Int.: Carlos García, klarinetea; Bilboko Orkestra Sinfonikoa. Zuz. Jon Malaxetxebarria.

Mª Antonia de Mazarredoren Minueto en mi b mayor (zatia). Int.: Virginia Gonzalo, klabezina