Select Page

María Luisa Ozaitaren heriotza hurbilaren ondoren, edizio hartako kontzertu guztietan gutxienez emakume batek osatutako obra bat eskaintzea erabaki zuen Musikastek; horretaz gainera, emakume konpositoreen obrez osatutako bi kontzertu oso programatu ziren.

Gasteizko Jesús Guridi eta Donostiako Francisco Escudero kontserbatorioetako big bandek kontzertua eskaini zuten elkarrekin, eta Quatuor Europak eman zuen emakume konpositoreei eskainitako errezitaldietako lehenengoa. Horrela, Ozaita, Catalán, Gerenabarrena eta Arzamendiren lanak entzun ziren. Halaber, igandeko kontzertura gonbidatutako organista Raúl del Toro izan zen.

Kontzertu didaktikoen arduraduna AupaQUARTET izan zen. Musikari emakumeei osorik eskainitako beste kontzertuan Eugenia Boix sopranoa, Estitxu Oraa biolontxelista eta Susana García de Salazar pianista aritu ziren, eta Chacón, Karrikaburu, Zubeldia, Idiartborde eta Ozaitaren lanak eman zituzten.

Abesbatzen egunean, Araba, Nora (Zangoza), San Juan Bataiatzailea (Leioa) eta Landarbaso (Errenteria) abesbatzen bisita izan zen, eta amaierako kontzertuan Luc, Ozaita, de Santiago, Usandizaga, Pagola eta Sagastiren lanak entzun ziren.

Julie Adrienne Carricabururen Adio ederra . Int. Eugenia Boix, sopranoa; Susana García Salazar, pianoa