
Musikasteren 43. edizioaren ardatza José María Usandizaga izan zen; haren inoiz entzun gabeko lanak aurkeztu ziren.
Xare Laborategia/HITZek Musikeneko musikagile gazteenen azken sorkuntzak aurkezteko zeregina berriztu zuen. Hurrengo egunean, Elkano Browning Cream-ek taldearen UH EH azken grabazioko konposizioak aurkeztu zituen.
Igandean, Andra Mari abesbatzak José María Usandizagaren Meza interpretatu zuen, eta Errenteriako Bandak oso-osorik José María Usandizagaren lanez osaturiko programa interpretatu zuen.
Ganbera-musikaren egunean, egile horren beraren lanak interpretatu zituen Quatuor Arnagak. Eta abesbatzen egunean, Tximi-Txama abesbatzak, Barakaldoko San Vicenteko Schola Cantorumek, Iruñeko Ganbera Abesbatzak eta Errenteriako Landarbaso abesbatzak José María Usandizaga, Junkal Guerrero, Javier Busto eta abarren obrak interpretatu zituzten. Kontzertu horretan, Iruñeko Ganbera Abesbatzak Koldo Pastorren Hodie Christus natus est estreinatu zuen.
Astea ixteko, Euskadiko Orkestra Sinfonikoak eta Andra Mari abesbatzak José María Usandizagaren Bitz estreinatu zuten. Gainera, haren obra hauek interpretatu ziren: Suitea la-n, Hirurak bat: rapsodia hiru herri-kantaren gainean, Hassan eta Melihah eta Umezurtza. Guztiaren osagarri, Tomás Aragüésen Bi kontrapuntu eta polifonia atsegin interpretatu zituzten.
Jon Bagues Eresbileko zuzendaria, Julen Mendoza Errenteriako alkatea, eta Miguel Arrieta Andra Mari Abesbatzaren zuzendaritza-batzordeko kidea
Javier Fernandez piano-jotzailea, Aitor Gaston tronpeta-jotzailea, Cele Barros tromboilaria, Julen Izarra saxofoilaria, Jose Mari San Sebastian akordeoilaria eta Ana Egiazabal aurkezlea
Javier Fernandez piano-jotzailea, Aitor Gaston tronpeta-jotzailea, Cele Barros tromboilaria, Patxe Guembelzu bateria-jotzailea, Julen Izarra saxofoilaria eta Jose Mari San Sebastian akordeoilaria
Iraide Ansorena perkusionista eta Diego Martin Etxebarria, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren zuzendaria
Miren Urbieta-Vega sopranoa, Xabier Anduaga tenorea, Andra Mari Abesbatza, Euskadiko Orkestra Sinfonikoa eta Diego Martín Etxebarria zuzendaria
Miren Urbieta-Vega sopranoa, Xabier Anduaga tenorea, Jose Manuel Tife Andra Mari Abesbatzaren zuzendaria, eta Diego Martín Etxebarria Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren zuzendaria