Select Page

Irekiera-ekitaldian María Nagore musikologoak Pablo Sarasateri buruzko hitzaldia eman zuen, eta Mugetan atalak Little Red Suitcase donostiar-alemaniar bikotearen, THC nafar taldearen eta Easy Dixie Jazz Band marching bandaren proposamenak hartu zituen.

Txistulariek eta Bandak J. M. González Bastida omendu zuten eta, abangoardiako musikaren egunean, garai hartan sortu berria zen Krater Ensemble jardun zen. Ganbera-musikaren egunean, Turina boskoteak Rodrigo A. de Santiago eta José Luis Iturralderen lanak eskaini zituen.

Antzinako musikaren egunean Peñaflorida kaperak aurkeztu zuen errepertorioan, Juan García de Basurtoren obra nabarmendu zen, eta, abesbatzen egunean, Orereta abesbatza (Errenteria), Kantika Korala (Leioa), Etxarri Aranazko abesbatza, Landarbaso (Errenteria), Hodeiertz (Tolosa) eta Bergarako Orfeoia aritu ziren.

Amaierako kontzertuan Ibarrondo, Lazkano eta González Bastidaren lanak entzun ahal izan ziren, baita Tomás Garbizuren Osanbela obraren estreinaldia ere.

José Mª González Bastidaren Leyenda vasca (zatia). Int. Bilboko Orkestra Sinfonikoa. Zuz. Iker Sánchez