Irekiera-ekitaldian María Nagore musikologoak Pablo Sarasateri buruzko hitzaldia eman zuen, eta Mugetan atalak Little Red Suitcase donostiar-alemaniar bikotearen, THC nafar taldearen eta Easy Dixie Jazz Band marching bandaren proposamenak hartu zituen.
Txistulariek eta Bandak J. M. González Bastida omendu zuten eta, abangoardiako musikaren egunean, garai hartan sortu berria zen Krater Ensemble jardun zen. Ganbera-musikaren egunean, Turina boskoteak Rodrigo A. de Santiago eta José Luis Iturralderen lanak eskaini zituen.
Antzinako musikaren egunean Peñaflorida kaperak aurkeztu zuen errepertorioan, Juan García de Basurtoren obra nabarmendu zen, eta, abesbatzen egunean, Orereta abesbatza (Errenteria), Kantika Korala (Leioa), Etxarri Aranazko abesbatza, Landarbaso (Errenteria), Hodeiertz (Tolosa) eta Bergarako Orfeoia aritu ziren.
Amaierako kontzertuan Ibarrondo, Lazkano eta González Bastidaren lanak entzun ahal izan ziren, baita Tomás Garbizuren Osanbela obraren estreinaldia ere.
Joxe Mari Burgos Errenteriako kultura zinegotzia, Josean Arbelaiz Andra Mari Abesbatzaren lehendakaria, Mª Jesus Aranburu Gipuzkoa Aldundiko kultura foru diputatua, Jon Bagues Eresbileko zuzendaria, Juan Carlos Merino Errenteriako alkatea eta Iñaki Gomez Eusko Jaurlaritzako kultura zuzendaria
Johanna Borchert piano-jotzailea eta Elena Setien abeslari eta biolin-jotzailea (Little Red Suitcase)
Iker Sanchez zuzendaria, Xabier Gil biolin-jotzailea eta Isabel Souto flauta-jotzailea (Krater Ensemble)
Felix Ibarrondo musikagilea, Xabier Gil biolin-jotzailea, Rosa San Martín biola-jotzailea eta Estitxu Oraa biolontxelo-jotzailea (Krater Ensemble)
Elixabete Etxebeste, Aurelio Edler, Ramon Lazkano, Gabriel Erkoreka, Leyre Aguirre, Iker Sanchez, Felix Ibarrondo eta Krater Ensemble
Quinteto Turinaren Victor Parra eta Miguel Llamazares biolin-jotzaileak, Luis Muñiz biola-jotzailea eta François Monciero biolontxelo-jotzailea
Quinteto Turinaren Victor Parra eta Miguel Llamazares biolin-jotzaileak, Luis Muñiz biola-jotzailea eta François Monciero biolontxelo-jotzailea
Quinteto Turinaren Julia Franco piano-jotzailea, Victor Parra eta Miguel Llamazares biolin-jotzaileak, Luis Muñiz biola-jotzailea eta François Monciero biolontxelo-jotzailea
Quinteto Turinaren Julia Franco piano-jotzailea, Victor Parra eta Miguel Llamazares biolin-jotzaileak, Luis Muñiz biola-jotzailea eta François Monciero biolontxelo-jotzailea
Josean Vega tenorea, Ana Mª Otxoa Pando sopranoa, Andra Mari Abesbatza, Bilboko Orkestra Sinfonikoa eta Iker Sanchez zuzendaria

Ricardo Salaberria baritonoa, Josean Vega tenorea, Ana Mª Otxoa Pando sopranoa, Iker Sanchez zuzendaria, Andra Mari Abesbatza eta Bilboko Orkestra Sinfonikoa
Jose Manuel Tife Andra Mari Abesbatzaren zuzendaria, Ricardo Salaberria baritonoa, Josean Vega tenorea, Ana Mª Otxoa Pando sopranoa, Andra Mari Abesbatza eta Bilboko Orkestra Sinfonikoa